Udalak Fanderiako Errota Interpretazio Zentroko taberna-jatetxearen kudeaketa esleitzeko dokumentazioa aurkezteko epea zabaldu du

Udalak Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroko (Ibaiaren Etxea) taberna-jatetxearen lizitaziorako eskaintzak aurkezteko epea, hasieran abuztuaren 6reko aurreikusia, zabaldu du.

Horrela, eskaintzak aurkezteko azken eguna izango da abuztuaren 22a 14:00 arte, eta informazio gehiago eskura daiteke https://staging.errenteria.cloud/zu/kontratatzailearen-profila/plataforma-ej/ webgunean, 943 449 608 telefono-zenbakian edo kontratazioa@staging.errenteria.cloud posta elektronikoko helbidean.