Segurtasuna bermatzeko, Udalak eskatu du beste egun batzuetan egitea Santu Guztien eguneko hilerrirako bisitak
Gaur egungo osasun egoera dela eta, Udalak neurriak hartu ditu Santu Guztien Egunean hilerrian pilaketak saihesteko. Halaber, bisitak beste egun batzuetan egiteko eskatu die herritarrei.
Bestalde, urtero bezala, hainbat neurri ezarri dira trafikoari eta aparkatzeari dagokienez.
• Hilerrira bisitak azaroaren 1a baino lehen edo ondoren egiteko eskatzen zaie herritarrei, egun horretan pilaketak saihesteko.
• Gehienez ere sei pertsonako taldeak onartuko dira eta bai larunbatean, hilak 31, bai igandean, azaroak 1, edukiera kontrola egongo da.
• Bisitariei eskatzen zaie ahalik eta denbora gutxien egon daitezela hilerrian, eta gehienez ere ordubete.
• Bai Zentolenen Berrin eta bai Zentolen Zaharren zirkuitu bat markatuko da eta bisitariek jarraitu egin beharko dute.
• Hilerria eta tanatorioa gune independenteak izango dira, eta bakoitzak bere sarrera eta irteera izango ditu. Zentolen Berrira doazenek parkinaren ondoko atetik sartu eta irten beharko dute. Autobusak aparkaleku horren ondoan utzi eta jasoko ditu, eta Zentolen Zaharrera doazen pertsonentzako geltoki bat ere izango du.
• Larunbatean, urriak 31, eta igandean, azaroak 1, hilerria 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da irekita.
• Hidrogela jarriko da bisitarien eskura eta gogorarazten da maskara erabiltzea eta distantzia soziala mantentzea derrigorrezkoa dela.
Trafikoari eta aparkatzeari buruzko neurriak
Urriaren 31ko arratsaldetik azaroaren 1eko arratsaldera arte, hilerriaren ondoko Egiburuberri Industrialderako sarbideko errailetako bat erabili ahal izango dute egun horietan hilerrira hurbiltzen diren herritarrek ibilgailuak aparkatzeko.
Autobusen ordutegia, azaroaren 1ean:
Geltokiak:
Xenpelar – Polideportivo Galtzaraborda – Nafarroa etorb. Niessen – Zumardia / Alameda – Gaztelutxo – Agustinen etorbidea 41 – Agustinen etorbidea 15 – Zentolen Hilerria / Cementerio – Zentolen hilerriko aparkalekua.
Halaber, gogorarazi dute U-7 autobus lineak igande eta jaiegunetako ohiko ordutegi eta ibilbideak egingo dituela.


