Egiteko falta diren Auzo Batzarrak ekainera atzeratu dira, gaurkoa barne, hauteskunde deialdia dela eta

Hauteskunde-legea dela eta, Udalaren zerbitzu juridikoekin kontrastea egin ondoren, udal gobernu taldeak erabaki du falta diren Auzo Batzarrak ekainera atzeratzea. Beraz, bilkura horiek Eusko Legebiltzarrerako eta Europako Parlamenturako hauteskundeak pasa ondoren gauzatuko dira. Hori dena, legeak ezartzen dituen mugak kontuan izanda.

Hortaz, aurrerago jakinaraziko ditu Udalak Galtzaraborda, Fanderia, Erdialdea, Iztieta-Ondartxo eta Alabergako bileren data berriak.

Erabaki hau Alderdi Sozialistak adierazitako kezka baten ondorio da, eta mugak oso lausoak direla ikusita, kautelazko neurri moduan hartu da erabakia, inolako arau hausterik ez egin asmoz.