Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, Udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.

Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://staging.errenteria.cloud/udalbatza/

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2024ko apirilaren 30ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 1124 zk.tik 1419 zk.ra (biak barne), eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. 1426. Delegatu-dekretuaren berri ematea: 2024ko Madalenetako omenduak izendapenak.

4. Berri ematea: 2020-2023 Dirulaguntza Plan Estrategikoaren ebaluazioa.

5. Berri ematea, Alkatearen 1393 dekretua, TAO 6. gunea: aparkatzeko plazak kendu eta berriak sortzea. Beraun 17-27 egoiliarrak sartzea.

6. Proposamena: Errenteriako udalerriko kale garbiketarako Zerbitzua eta hiri-hondakinak bildu eta garraiatzeko zerbitzua” kontratatzeko espedientearen kostuen egitura eta prezio berrikusteko formularen proposamena onartzea.

7. Proposamena: “Galtzarabordako kiroldegiaren, Fanderiako eta Beraungo igerilekuen kudeaketa, beste zerbitzu batzuk eta obra egiteko” zerbitzuen emakida” kontratatzeko espedientearen kostuen egitura eta prezio berrikusteko formularen proposamena onartzea.

8. Proposamena: kaleko salmenta ibiltaria arautzen duen Ordenantzaren Berrikuspenaren behin-betiko onarpena.

9. Herritarren mozioa, Sanmarkosene eta Jesusen Bihotzaren egoitzei buruzkoa.

10. Herritarren mozioa; Andreok Orereta aurkeztutakoa.

11. Galdera-eskariak.