Aurtengo Madalenetan ere, ‘Ez bazaude eroso, erasoa da’ lelopean, indarkeria matxistarik gabeko jaien aldeko neurriak hartu ditu Udalak
Emakumeek eta LGTBI+ pertsonek bizitzako eremu guztietan, eremu publikoan barne, eta bereziki jai eta aisialdi testuinguruan pairatzen dituzten diskriminazio egoerez eta erasoez jakitun, Udalak neurriak hartu ditu indarkeria matxistarik gabeko Madalenen alde. Horretarako, mugimendu feministako kideekin, jai batzordeko zenbait eragilerekin eta Ostari ostalarien elkarteko ordezkariekin egindako kanpaina hartu da abiapuntutzat, Ez bazaude eroso, erasoa da lelopean.
Kanpaina honen bitartez, herritarren artean kontzientzia pizteaz gain, askotarikoak diren erasoen aurrean esku hartzeko jarraibideak eskaintzen dira, bai erasoa lehen pertsonan pairatu dutenentzat, bai erasoen lekuko izan direnentzat ere. Era berean, agerian jartzen da inork ez duela pertsona bat nola sentitzen den zalantzan jartzeko eskubiderik eta eraso baten erantzulea erasotzailea denaren ideia ere azpimarratzen da.
Hain zuzen ere, hurrengoak dira Ez bazaude eroso, erasoa da kanpainaren baitan, Udalak herritarren eskura jarritako baliabideak:
24 orduko telefono zerbitzua
Madalenetan zehar, uztailaren 21etik 25era, 24 orduko telefono zerbitzua aktibatuko da. Ondorengo egunetan, uztailaren 26tik 31ra, goizez egongo da telefono zerbitzua martxan, 09:00tatik, 13:00 bitarte. Doakoa eta erabat konfidentziala izango da eta artatzea psikologo batek egingo du. Ondorengoa izango da telefono zenbakia: 650 407 858.
Zerbitzu honen bidez, informazioa, orientazioa eta laguntza psikologikoa eskaintzeaz gain, jaietan jazotako askotariko erasoen erregistroa egingo da, gertaerak agerian jartzeko. Erasoak erregistratzeko ez da salaketa ofizialik egin beharko.
Larrialdien kasuan, SOS Deiaken 112 telefonora edo 092 udaltzaingoaren telefonora deitzea aholkatzen du Udalak.
Indarkeria sexistarik gabeko gunea
Indarkeria matxisten inguruko sentsibilizaziorako eta prebentziorako gunea martxan jarriko da, indarkeria horien gainean kontzientziatzeko xedearekin. Horrela, eraso horiek jasan ditzaketen pertsonen bizipenak jaso eta egoera horiei aurre egiteko tresnak eskainiko dira, euskarri informatiboen banaketaren eta bertan egongo diren adituen laguntzaren bidez.
Foru plazan kokatuko da eta bi profesional egongo dira bertan ondorengo ordutegian:
• Uztailaren 21, 22 eta 24an: 18:00-02:00
• Uztailaren 23an: 12:00-02:00
Erasoen aurrean erantzun publikoa artikulatzeko Mugimendu Feministaren protokoloa
Udalak bat egingo du eraso baten aurrean erantzun publikoa artikulatzeko Errenteriako mugimendu feministak osatutako protokoloarekin eta berau lideratzeko protagonismo osoa mugimenduari emango dio.
Gaueko autobus zerbitzua indartua
Azken urteetako jaietan egin bezala, gaueko autobus zerbitzua herriko auzo guztietara bideratzeko asmoz indartuko da.
• G1 linea: Aralar plaza, Pontika, Beraun etorbidea, N. Almandoz, Koldo Mitxelena, Urbia plaza, Parke kalea, Urdaburu kalea, Murumendi kalea, Anbulategia, Alaberga 53, Alaberga 75, Versalles, Sorgintxulo 11, Portua, Nafarroa etorbidea 75.
Irteerak: 23:00 – 00:00 – 01:00 – 02:00 – 03:00 – 04:00 – 05:00.
• G2 linea: Nafarroa etorbidea 75, Gabierrota, Lartzabal 1, Arragua, Fanderia 17, Erramun Astibia, R.Maria de Azkue, Gaztelutxo, Agustinak 4, E. Salaberria 6, Markola 41, Markola 25, Markola 3, Agustinak 15, Hijas de la Cruz, Zentolen 1, Zentolen 2, Zamalbide tailerrak, Sagardiburu 1, Sagardiburu 2, Egiburuberri, Zamalbide bidegurutzea, Masti-Loidi, Arramendi, Pontika, Beraun etorbidea, N. Almandoz, Koldo Mitxelena, Urbia plaza, Aralar plaza.
Irteerak: 23:20 – 00:20 – 01:20 – 02:20 – 03:20 – 04:20 – 05:20.
Larunbatean, ordea, hilak 20, ohiko gaueko zerbitzua egongo da martxan:
• G1 linea: Aralar plaza, Pontika, Beraun etorbidea, N. Almandoz, Koldo Mitxelena, Urbia plaza, Parke kalea, Urdaburu kalea, Murumendi kalea, Anbulategia, Alaberga 53, Alaberga 75, Versalles/Sorgintxulo 21, Sorgintxulo 11, Portua, Nafarroa etorbidea 75.
Irteerak: 23:00 – 00:00 – 01:00 – 02:00
• G2 linea: Nafarroa etorbidea 75, Arragua, Erramun Astibia, R.Maria de Azkue, Gaztelutxo, Agustinak 4, E. Salaberria 6, Markola 41, Markola 25, Markola 3, Agustinak 15, Hijas de la Cruz, Zentolen 1, Zentolen 2, Zamalbide tailerrak, Sagardiburu 1, Sagardiburu 2, Egiburuberri, Zamalbide bidegurutzea, Masti-Loidi, Arramendi, Pontika, Beraun etorbidea, N. Almandoz, Koldo Mitxelena, Urbia plaza, Aralar plaza.
Irteerak: 23:20 – 00:20 – 01:20 – 02:20
Udaltzaingoaren salaketa bulego ibiltaria
Herritarrek aukera izango dute edozein motatako gertaeren aurrean udaltzaingoarengana jotzeko. Horretarako, bitarteko ezberdinak aurkituko dituzte: batetik, Udalera gerturatzeko aukera egongo da, uztailaren 20ko 20:00etatik uztailaren 26ko 2:00etara, 24 orduz, agente bat udaletxean egongo da. Bestetik, uztailaren 21etik 25era arratsaldeko 20:00tatik goizeko 08:00tara, udaltzaingoaren zerbitzua indartuko da. Azkenik, herritarrek udaltzainen salaketa bulego ibiltarira bertaratzeko aukera izango dute.
Udaltzainen salaketa bulegoa Pilotari kalean kokatuko da (Galizia biribilgunearen ondoan) eta askotariko gertaeren aurrean herritarrek laguntza eskatu edo salaketa jartzeko aukera izango dute bertan.
Ondorengo ordutegia izango du eta bi udaltzain egongo dira bertan:
• Uztailaren 21etik 24ra (biak barne): 20:00-02:00
Igogailuak 24 orduz martxan
Herriko igogailu guztiak martxan jarriko ditu Udalak gauez ere, herritarrei 24 ordutan mugikortasuna errazteko; bereziki, auzoen arteko bide irisgarri eta seguruak ahalbidetzeko.

