Madalenak 2024: trafiko aldaketak eta beste hainbat informazio praktiko
Madalenak direla eta, honako aldaketa hauek egongo dira trafikoan eta zenbait zerbitzutan:
TRAFIKO MOZKETAK
– Touring etorbidea uztailaren 18ko 08:00etan trafikorako moztuta egongo da barrakak instalatzeko, eta uztailaren 28an irekiko da berriro.
– Nafarroa hiribidea uztailaren 20ean moztuko da, 19:00etan, Galizia (Niessen) eta Santa Klara biribilguneen artean, postuak muntatzeko.
HIRI BARRUKO ETA HIRI ARTEKO GARRAIORAKO LINEAK
– HIRI BARRUAN: Xenpelar eta Morrongilletako geltokiak bertan behera geratu eta Tulle kaleko geltokira eramango dira, Ermitaren ondoan, uztailaren 20ko 19:00etatik uztailaren 26ko 07:30 arte.
Bertan behera geldituko diren geltokiak: Niessen, Zumardia, Fanderia eta Gabierrota.
Larzabal auzoa 19 geltokia bertan behera geldituko da uztailaren 18ko 08:00tatik.
– HIRI ARTEKOAK: Lurraldebusen E02, E04, E20, E26, E27, E72 eta E77 lineak Galizia biribilgunetik Lartzabaleraino eta alderantziz zuzenean joango dira, Nafarroa hiribidea itxiko dela-eta, uztailaren 20eko 19:00etatik uztailaren 26ko 13:00 arte.
Beraz, Zumardia, Gabierrota eta Lartzabalgo geltokiak bertan behera geldituko dira, bi norabideetan.
GAUEKO AUTOBUS ZERBITZUA INDARTUA
Azken urteetako jaietan egin bezala, gaueko autobus zerbitzua herriko auzo guztietara bideratzeko asmoz indartuko da.
• G1 linea: Aralar plaza, Pontika, Beraun etorbidea, N. Almandoz, Koldo Mitxelena, Urbia plaza, Parke kalea, Urdaburu kalea, Murumendi kalea, Anbulategia, Alaberga 53, Alaberga 75, Versalles, Sorgintxulo 11, Portua, Nafarroa etorbidea 75.
Irteerak: 23:00 – 00:00 – 01:00 – 02:00 – 03:00 – 04:00 – 05:00.
• G2 linea: Nafarroa etorbidea 75, Gabierrota, Lartzabal 1, Arragua, Fanderia 17, Erramun Astibia, R.Maria de Azkue, Gaztelutxo, Agustinak 4, E. Salaberria 6, Markola 41, Markola 25, Markola 3, Agustinak 15, Hijas de la Cruz, Zentolen 1, Zentolen 2, Zamalbide tailerrak, Sagardiburu 1, Sagardiburu 2, Egiburuberri, Zamalbide bidegurutzea, Masti-Loidi, Arramendi, Pontika, Beraun etorbidea, N. Almandoz, Koldo Mitxelena, Urbia plaza, Aralar plaza.
Irteerak: 23:20 – 00:20 – 01:20 – 02:20 – 03:20 – 04:20 – 05:20.
Larunbatean, hilak 20, ordea, ohiko gaueko zerbitzua egongo da martxan.
GARAJEAK
– Trafikoa mozten dela-eta eragindako garajeetako erabiltzaileek azkeneko urteetako ohiko moduan egingo dute sarrera eta irteera. Argibiderik behar izanez gero deitu Udaltzaingora.
TAXIAK
– Taxiek Nafarroa hiribideko ohiko geltokia izango dute, 69b zenbakian.
– Gainera, jaietan zehar geltoki bat jarriko da Nafarroa hiribidean, Santa Klara biribilgunearen ondoan.
TAO
TAO zerbitzua eten egingo da uztailaren 20ko 13:30etik 26ko 09:30era.
MERKATUZARREKO APARKALEKUA
Aparkalekua itxita egongo da uztailaren 20tik 25era.
APARKALEKU ALTERNATIBOAK
Aparkalekuak egokituko dira bi eremu hauetan uztailaren 20etik 25era:
– Telleri-Alde ikastetxean.
– Lousada kalean Arramerdi Parkerako sarbidean
Bestalde, uztailaren 20tik 25era 24 ordura luzatuko da Euskaltegiaren atzeko aldean, Miguel Zabaleta kalean, kirol pistan aparkatzeko ordutegia.
ZAMALANAK
– Trafikorako itxitako gune guztiak 08:00etatik 12:00etara irekiko dira zamalanetarako. Ordutegi horretatik kanpo ez zaie ibilgailuei sartzen utziko.
BESTE TRAFIKO MOZKETA BATZUK
– Jaietan zehar, programan aurreikusitako ekitaldiak direla-eta (su artifizialak, konpartsak, danborradak eta abar) litekeena da trafikoa puntualki moztea. Kasu horietan ahalik eta motzenak izango dira tarte horiek, ekitaldirako behar-beharrezko denbora baino ez, eta ahalik eta eragin txikiena sortzeko saiakera egingo da.
PAPRESA BARRUTIK PASATZEN DEN BIDE PUBLIKOA, ITXITA
Papresa barrutik Nafarroa etorbidera pasatzen den ibilgailuen ibilbidea, itxi egingo da festetako egun guztietan.
Horretaz gain, oinezkoak ezingo dute sartu Papresako barruko ibilbidetik, gaueko 21:00tatik, goizeko 09:00tara.
IGOGAILUAK 24 ORDUZ MARTXAN
Herriko igogailu guztiak martxan jarriko ditu Udalak gauez ere, herritarrei 24 ordutan mugikortasuna errazteko; bereziki, auzoen arteko bide irisgarri eta seguruak ahalbidetzeko.
