Madalenetako oroigarria jaso du DYAk, eta sariak Blancok eta Nogueirak

Maldalen jaiak ofizialki hasi gabe badaude ere, programaren lehen aleak gertatzen joan dira aurreko egunetan; tartean, jaietako omendua den DYA-ren aintzatespen ekitaldia. Bertan, omenduak oroigarria jasotzeaz gain, kartel lehiaketaren irabazleek ere euren sariak jaso zituzten.
Euskorleans Band eta Kukaiko dantzariek girotu zuten ekitaldiaren sarrera tartea, Naroa Iturri aurkezleak ekitaldiari paso eman zion bitartean. Ekitaldia bera, ordea, Corine Cella eta Peru Galbete artisten emanaldiarekin hasi zen zen.
Ekitaldiaren lehen aintzatespen ekintza aurtengo kartel lehiaketako bi kategorietako irabazleei saria ematea izan zen. Haurren kategorian irabazle gertatu zen Egoitz Nogueira Pikabeak jaso zuen saria ‘Festadoinu’ lanagatik. Helduetan, berriz, Angel Blanco Egoscozabalek Arkupetik kartelarekin.
Horren ondoren, DYA Gipuzkoako presidente Irene Tapia eta DYAk Errenterian duen ordezkaria, Jaime Hernández, oholtzara igo ziren Aizpea Otaegi alkatearen eskuetatik maldalenetako oroigarria. Hori guztia gertatu zen, udal talde politikoetako bozeramaileek lagunduta.
Herritarrek aukeratutako omendua
Ausaz eratutako 19 herritarren batzordeak DYA laguntza elkartea hautatu dute 2024ko Madalen jaietako omendua izateko. Erabakia hartu duten herritarrek hiru argudio nagusi nabarmendu dituzte aintzatespena erabakitzeko garaian. Hain zuzen ere, elkartearen izaera boluntarioa, zabala eta herrian duen errotzea aipatu dituzte arrazoi gisa euren erabakia udal alderdi politikoei azaltzerakoan. DYAn egiten den lan boluntarioa izan da erabakia hartu dutenen artean gailendu den argudioetako bat, ahaztu gabe gizarte osoari “bereizkeriarik gabe” eman izan dioten arreta. Azkenik, ez dute ahaztu nahi izan elkartea duela 50 urte ezartzen hasi zela Gipuzkoan, tartean Errenterian.