Udal kirol instalazioetako tasak irailean eguneratuko dira
Udal kirol instalazioen erabiltzaileek ordaintzen dituzten tarifak aldatzea onartu du Errenteriako Udalak. Aldaketa hau onetsi da kostuen igoera konpentsatzeko eta, gaur egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta, horiek ere udal kirol zerbitzuei eragiten baitiete. Tarifek %2,6ko igoera izango dute 2024ko irailaren 1etik aurrera.
Proposamen hau Galtzarabordako kiroldegian, Fanderiako igerilekuetan eta
Beraungo igerilekuetan ematen diren zerbitzuetan aplikatuko da.
Horrela, igerilekuko abonua duten erabiltzaileek 0,37 euro gehiago ordainduko dute hilean, eta abonu orokorra dutenek 0,68 euro gehiago hilean.
Udal ordenantzaren aldaketa honek udal instalazioetan kirol zerbitzuen prestazioa bermatuko duten diru-sarrera nahikoak bermatu nahi ditu, kontratu kostuen igoera orokorraren testuinguruan eta kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzen jarraitzeko helburuarekin.
Azkenik, adierazi behar da udaleko kirol-zerbitzuei dagozkien tasak ez zirela eguneratu 2024ko urtarrilaren 1ean, eta Espainiako Bankuak egindako aurreikuspen makroekonomikoen arabera, 2023ko otsailetik (azken igoera egin zeneko data) 2024ko uztailera bitarteko KPIak % 4,5eko igoera izango du, egindako proposamena baino handiagoa.
Informazio gehiago Galtzarabordako Udal Kiroldegiko (Tfnoa. 943 449 690) eta Fanderiako igerilekuko (943 344 423) harreretan.
