Makinaria aldaketa dela-eta Sorgintxulo kaleko igogailua zerbitzuz kanpo egongo da bi hilabetez
Datorren astelehenean, irailaren 2an, Sorgintxulo kaleko igogailuaren makinaria aldatzeko lanak hasiko dira; ondorioz, igogailua zerbitzuz kanpo egongo da bi hilabetez.
Sorgintxulo kaleko igogailu hidraulikoa funtzionamendu arazoak ematen hasi da. Herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko, igogailua behin betiko funtzionatzeari utzi baino lehen aldatzea erabaki du Udalak.
Neurri honek igogailuaren ordezkapen prozesua azkartuko du; izan ere, Udalaren arabera, igogailuak bat-batean funtzionatzeari utziko balio, hura ordezkatzeko epeak luzeagoak izango lirateke programatutako konponketarekin baino. Udal zerbitzu teknikoek bi hilabeteko epea aurreikusten dute lan hauek osatzeko eta 107.000 euro bideratuko dituzte.
