Koldo Mitxelena XVII. Ikerketa Bekan (2024) Errenteriako emakumeen partaidetza soziopolitikoari buruzko ikerlanak aurkezteko epea zabalik da
Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren 2024ko deialdia abian da. Aurtengo gaia ‘Emakumeen parte-hartze soziopolitikoa Errenterian XX. eta XXI. mendeetan’ izango da. Lan bakarra aukeratuko da, eta eskaerak bidaltzeko epea irailaren 1etik urriaren 15era bitartean egongo da zabalik.
Bekaren zuzkidura 15.000 eurokoa izango da eta honen iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.
Deialdira aurkezten diren ikerketa lanak originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dira eta ezin izango da lan akademiko, tesi, tesina, ikas lan, edota txosten eta abarren parte izango. Beka banaka edo taldean aurkeztu ahal izango da.
Proiektua, ikerketa lana eta memoria euskaraz egin beharko dira.
Gainerako informazioa eta deialdiaren oinarriak hemen daude eskuragarri.
Koldo Mitxelena Beka: Errenteriari buruzko ezagutza eta euskaraz egindako ikerketa sustatzeko hauspoa
2018an hasitako lankidetza sendotuz, Errenteriako Udalak Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren XVII. ediziorako deialdia egiten du bi urtean behin, UEUrekin (Udako Euskal Unibertsitatea).
Aurtengo deialdiak aurreko edizioetako helburuei eutsiko dio; hots, euskarazko ikerketa sustatzea, emakumeek egindako ikerketa bultzatzea, Errenteriako udalerriari buruzko ezagutza areagotzea eta bekaren izena daraman filologoa omentzea.
Ikergai zehatza deialdi bakoitzean erabakitzen da, beti ere giza- eta gizarte-zientzien alorrean. Hortaz, 2024ko deialdiko gaia emakumeen parte-hartze soziopolitikoa Errenterian XX. eta XXI. Mendeetan da
