Aldakoneako bigarren solairua herritarrentzat irekita egongo da arratsaldez gaurtik aurrera
Astelehenetik ostiralera 16:00etatik 19:30era Aldakonea eraikineko bigarren solairua herritarrentzat irekita egongo da gaurtik aurrera. 2. solairurako sarrera alboko aldapatik egingo da. 1. solairutik igogailuan igotzeko aukera ere egongo da edo bestela oinez, kanpoko eskaileretatik.
Espazioan honako zerbitzu hauek eskainiko dira: elkartzeko bi bilera gela, Isilgunea ikasi, irakurri edo lanak egiteko, Familia Txokoa, ordenagailu parea nabigatu edo tramiteak egiteko, Lekuona Fabrikan dauden materialak eskatu ahal izango dira eta Aldakonean jaso, literatura proposamen berriak eta gomendioak, Udalak antolatutako kultur ekintzetarako sarrerak erosteko aukera… Horrela goiko auzoetako herritarrek euren bizilekutik gertuago espazio publiko berri batez gozatzeko aukera izango dute.
Aldakonea Udal eraikina soilaruz solairu irekitzen joan da, udal zerbitzu ezberdinak goiko auzoetako herritarrei gerturatzeko helburuarekin. Otsailean ZU! arreta zerbitzua ireki zen eraikinaren 0 solairuan eta horrekin batera liburutegiko maileguak itzultzeko postontzia eta prentsa zerbitzua. Hilabete beranduago, Gizarte Zerbitzuak herritarrei ongi etorria egin zien 1. solairuan.
Ordutik herritar ugari dira Aldakonea eraikinera gerturatu direnak eta guztientzako irekia den 0 solairuko espazioan egunkaria irakurtzeaz gain, herritarrak lanean, ikasten edo bilerak egiten aritu dira.
Espazio eta zerbitzu berriez gain, aurrerantzean zenbait ekintza ere antolatzea aurreikusten da Aldakoneako 2. solairuan, horren adibide da dagoeneko programatu den ‘Liburu Baby Kluba’ izenekoa.
