Atlantikaldiak eta Jaizkibel Igoerak trafiko aldaketak eragingo dituzte ostegunetik aurrera

Atlantikaldia eta Jaizkibel Igoera direla eta, Udaltzaingoak hainbat neurri hartu ditu trafikoaren inguruan, ostegunean hasi eta igandera arte luzatuko direnak. Bestalde, ostiral eta larunbatean gaueko hiri autobus zerbitzua (Urbanoa) egongo da.

Aparkalekuei buruzko neurriak

Ezin izango da leku eta ordu-tarte hauetan aparkatu:

• Panierreko aparkalekuan, irailaren 18ko 6:00etatik 22ko 20:00etara.

• Astotokiko aparkalekuan eta Nafarroa etorbidea, “Aurrera” zubitik Santa Klarako biribilgunera doan tartean, ibilgailurik gabe egon beharko dira hilaren 19ko (osteguna) 08:00etatik hilaren 22ko (igandea) 20:00etara.

• Foru plazako zamalanetarako eremuan, irailaren 19ko 07:00etatik irailaren 22ko 20:00etara

• Zamalbide kalean, irailaren 20ko 10:00etatik irailaren 22ko 09:00etara.

Honako leku hauetan aparkatu ahal izango da, ordutegi hauetan:

• Mendi Lore Aldea zelaigunea (zezen-plaza zaharraren zelaigunea) Lousada kalean, hilaren 19ko 16:00etatik hilaren 22ra, biak barne.

• Tenis Touring aparkalekua 24 orduz egongo da erabilgarri hilaren 19tik 22ra, baina kontuan izan behar da 21ean ezin izango dela Touring Etorbidetik sartu 14:00etatik 21:00etara Jaizkibel igoera proba dela eta.

Trafikoa mozketak

•Irailaren 20an, ostirala, 20:00etatik 01:30era, Santa Klarako biribilgunetik Galiziako biribilguneraino Nafarroa etorbidea itxiko da. Halaber, Zamalbide kalerako sarbidea moztuko dute 17:00etatik 02:00etara.

•Irailaren 21ean, larunbata, 20:00etatik 02:00ak arte, Santa Klarako biribilgunetik Galiziako biribilguneraino Nafarroa etorbidea itxiko da. Halaber, Zamalbide kalerako sarbidea moztuko dute 10:00etatik 02:00etara.

•Larunbata 21, ezin izango da Touring Hiribidera sartu 14:00etatik 21:00etara Jaizkibel Igoera proba dela eta.

Udaltzaingoaren herritarrentzako arreta-gunea Udaletxean

Ondoren adierazitako egun eta orduetan, Udaltzaingoa Udaletxean egongo da, ohiko ordutegitik kanpo, ekitaldietan sor daitezkeen beharrei erantzuteko.

• Osteguna 19, 16:00etatik 23:30era

• Ostirala 20, 16:00etatik 02:00etara

• Larunbata 21, 10:00etatik 02:00etara

• Igandea 22, 10:00etatik 15:30era

Garraio publikoa

Nafarroa etorbideko mozketetan, zati horretan Oiartzun-Irun-Hondarribia norabidean doazen autobusak eta Donostiarantz doazenak Nafarroa etorbidetik pasa ahal izango dute eta EZ dira Zumardiko, Gabierrotako eta Lartzabaleko geltokiak kenduko.

Bestalde, ostiral eta larunbat gauetan Hiri autobus zerbitzua (Urbanoa) izango da:

• G1 (23:00 – 00:00 – 01:00 – 02:00): Xenpelar- Pontika-Beraun kalea-Norberto Almandoz-Galtzaraborda Etorbidea-Urbia plaza Parke kalea-Urdaburu kalea 29- Urdaburu kalea 25- Murumendi kalea kalea-Beraungo Anbulategia- Alaberga 53- Alaberga 75- Versalles/Sorgintxulo 21- Sorgintxulo 11- Portua- Biteri kalea 45- Xenpelar.

• G2 (23:20 – 00:20 – 01:20 – 02:20): Xenpelar-Galtzarabordako polikiroldegia- Nafarroa etorbidea. Niessen- Zumardia- Touring Etorbidea- Fanderia pasealekua 17- Erramun Astibia- Resurrección María de Azkue- Elias Salaberria 6- Markola 41- Markola 25- Markola 3- Agustinen etorbidea. 15- Egiluze- Zentolen 1- Zentolen 2- Zamalbide Tailerrak- Egiburuberri 1- Egiburuberri biribilgunea- Zamalbide- Masti Loidi biribilgunea- Arramendi pasealekua- Pontika- Beraun kalea- Norberto Almandoz- Galtzaraborda etorbidea-Urbia plaza- Xenpelar.