Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, Udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.

Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://staging.errenteria.cloud/udalbatza/

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2024ko uztailaren 16ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 1779tik 2527 zk.ra (biak barne), eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. Proposamena: Gazteentzako etxebizitza komunitarioa arautzen duen ordenantzaren onespena. Hasierako onespena – Udal araudi proiektuaren onarpena eta Urbia plazako 2. zenbakian kokatutako eraikina zerbitzu publikoari atxikitzea.

4. Udal Talde Sozialistak aurkeztutako mozioa, ikastetxeen finantzaketari buruzkoa.

5. Udal Talde Sozialistak aurkeztutako mozioa, Errenteriako monolitoa eta plaka kentzeari buruzkoa. Puntu hau erretiratu da, eta ondorioz ez da tratatuko.

6. Galdera-eskariak.