‘La Frontera’ telesailaren filmaketak trafiko aldaketak eragingo ditu Beraunen datozen bi egunetan eta aparkaleku alternatibo bat egokituko da Pablo Sorozabal plazan

Bihar, urriak 16, eta ostegunean, hilak 17, ‘La Frontera’ telesailaren filmaketa dela eta, trafikoan aldaketak izango dira Beraungo kale batzuetan eta aparkaleku batzuk kenduko dira. Eraginak arintzeko, Pablo Sorozabal plaza aparkaleku gisa egokituko da aipatutako bi egunetarako. Ibilgailuentzako sarrera Jose Maria Usandizaga kaletik izango da. Aparkaleku hori gaur arratsaldeko 19:00etatik urriaren 17ko 19:00etara egongo da zabalik.

Bihar, asteazkena, goizeko 07:00etatik osteguneko 19:00ak arte, ibilgailurik gabe egon beharko dute tarte hauek: Aita Donostia kalea, Norberto Almandoz kaletik Aita Donostia supermerkatuaren pareraino; Norberto Almandoz kalea, Juan Crisostomo Arriaga eta Maurice Ravel kaleen artean; eta, Maurice Ravel kalean, Lanbideren aurreko bi espaloiak, Kutxabank aurreko aparkaleku batzuk, eta Monroy plazara igotzen diren eskaileren aurreko aparkaleku batzuk.

Trafiko-mozketak

Bestalde, Aita Donostia kalea itxita egongo da ibilgailuentzat bihar 08:15etik 18:15era eta ostegunean 08:00etatik 19:00etara Norberto Almandoz kaletik Aita Donostia supermerkatuaren pareraino. Ibilbide alternatiboa Juan Crisostomo Arriaga, Norberto Almandoz, Galtzaraborda etorbidea eta Maurice Ravel kaleak izango dira, irudian adierazten den bezala. Halaber, aldizkako mozketak egongo dira oinezkoentzat, errodajeak eragindako zenbait tokitan.