Lekuona Fabrika zabalik izango da ikasleentzat asteburuetan, azaroaren 23tik urtarrilaren 19ra

Ikasleek Lekuona Fabrikan ikasteko aukera izango dute asteburuetan, azaroaren 23tik urtarrilaren 19a bitartean. Ikasgela gisa soilik erabili ahal izango da espazioa, ez da beste inolako zerbitzurik eskainiko (liburu mailegua, ordenagailuen erabilera…), eta beraz, bigarren solairua bakarrik egongo da erabilgarri.

Zerbitzu hau eskaintzeak Lekuona Fabrikaren ohiko ordutegia zabaltzea suposatzen du, eta hala, larunbatetako ordutegia 9:00etik 20:00era izango da; igandeetakoa, berriz, 9:00etik 14:00etara. Abenduaren 6,  7, 8 eta 21ean itxita egongo da.