Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da
Asteartean, hilak 26an, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.
Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan.
Hau da saioaren gai zerrenda:
1. 2024ko urriaren 29an ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.
2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 2854tik 3106 zk.ra (biak barne), eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.
3. Proposamena: Udal garajeen hainbat kanon eta prezioak onartzea (2025)
4. Proposamena: 2024ko urriaren 30reko Udalaren Ondasun eta Eskubideen Inbentarioaren zuzenketa.
5. Proposamena: 2025eko Errenteriako Udaleko Lanpostuen Zerrenda onartzea.
6. Proposamena: 2025. urterako Errenteriako Udalaren langile-plantilaren onartzea.
7. Proposamena: Errenteria Musikal Udal Erakunde Autonomoaren 2025eko Langileen Plantila eta Lanpostuen Zerrenda onartzea.
8. Proposamena: 2025 ekitaldirako Errenteriako Udalaren Aurrekontu orokorrari hasierako onespena ematea.
9. Galdera-eskariak.
