Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da

Asteartean, hilak 17an, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.
Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan.

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2024ko azaroaren 26an ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 3107tik 3323 zk.ra (biak barne), eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. Proposamena: UEO, Udal antolaketa, funtzionamendu eta gobernantzako Erregelamendu Organikoaren hasierako onespena.

4. Proposamena: gazteentzako etxebizitza komunitarioak arautzen dituen ordenantzaren behin betiko onespena.

5. Galdera-eskariak.