2024 urteko larrialdi humanitarioetara zuzenduriko azken dirulaguntza Danak Valentzian eragindako kalteei aurre egiteko izan da

2024ko urriaren 29tik 30era bitartean, Danak eragindako kalteei aurre egiteko diruz lagundu du Errenteriako Udalak Valentzia. Laguntza hau Gurutze Gorriak ondorio hauei erantzuteko burutzen ari den plana 18.000 eurorekin finantzatuz eman da.
Plan honek 75.000 familia-unitate ditu, eta, hasiera batean, 36 hilabete iraungo ditu proiektu osoak. Dirulaguntza hau, lehen faseko gastuekin laguntzeko izango da, hau da, lehen 12 hilabeteetako gastuekin laguntzeko. Plan horrek erantzun integral bat eskainiko du premiazko beharrei eta epe ertain eta luzerako premiei aurre egiteko, kaltetutako familia eta komunitateek larrialdiari aurre egin, suspertu eta erresilientzia handitu ahal izan dezaten. Pertsonak esku-hartzearen erdigunean jartzen dituen metodologia batekin gauzatuko da plana, haien gaitasunak aprobetxatuz, autonomia sustatuz eta susperraldi iraunkorra bultzatuz.
Honekin batera, Udalarekin lankidetzan diharduen Ozzinema Elkarteak, herriko zine kluba, azken hilabeteetako programazioko takilarekin jasotako irabazi guztiak eman dizkio Valentzian kokatutako Koordinadora Kolektivos Parke proiektu komunitarioari, zehazki 1080 eurorekin.
Laguntza honekin, Kultura Aniztasuna, Giza Eskubideak eta Garapenerako Lankidetza departamentuak kudeatzen duen larrialdietarako diru-laguntzari itxiera eman zaio 2024ko ekitaldian. Urtean zehar, lerro berean, Danaren kalteei aurre egiteko laguntzaz gain, Sahara eta Gazan aurrera ematen ari diren proiektuak finantziatu dira ere.