‘Legamia’ arte bizien egonaldi artistiko eta mediazio programaren beka deialdi berria egin du Udalak
Beste urte batez, Udalak Legamia arte bizien sorkuntza artistikorako beka programaren deialdi berria jarri du martxan. Deialdiaren helburua da antzerki, dantza edo zirku proiektuen sorkuntza eta ikerketa-prozesuak laguntzea, proiektu horiek zein fasetan dauden kontuan hartu gabe, egonaldi eta bitartekaritza-programa baten bidez.
Programa honen arrazoi nagusienetakoa sorkuntza bera Errenteriako eragile eta herritarrekin partekatzea da. Hori dela eta, hautatutako proiektuek Udalaren bitartekaritza plangintzan parte-hartzea ezinbestekoa izango da.
2021ean abiatu zen Legamia eta asko dira, jada, beka honekin lagundu diren konpainiak.
Informazio guztia Errenteriako Udalaren webgunean topa dezakete interesdunek.

