Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da
Asteartean, hilak 28an, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.
Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan.
Hau da saioaren gai zerrenda:
1. 2024ko abenduaren 17an ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.
2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 2024ko 3324 zk.tik 3548 zk.ra, (biak barne) eta 2025eko 1 zk.tik 202 zk.ra (biak barne), Tokiko Gobernu Batzordearenak.
3. Socialistas Vascos/Euskal Sozialistak eta EAJ/PNV udal taldeek aurkeztutako mozioa, udal-Ordenantza eguneratzeko eta animaliak udal-instalazioetara sartzea arautzeko.
4. Galdera-eskariak.
