Errenteriako Udal talde guztien adierazpen instituzionala

Errenteriako Udala osatzen dugun udal taldeok adierazpen instituzional hau plazaratu nahi dugu:

1. Demokraziaren defentsa lehentasunezko egin beharra da. Horregatik, herritar ororen zein herrien eskubide eta askatasunen aurkako agenda atzerakoiek ez dute lekurik gure herrian.

2. Mundu mailan, izaera atzerakoia duten hainbat talde politiko indarra hartzen ari dira eta iraganera itzularazi nahi gaituzte. Horren aurrean, udal honek, etorkizunari begiratzen dio. Komunitatearen kohesioan eta bizikidetza demokratikoan oinarritutako etorkizuna dugularik helburu.

3. Herritar guztiei dei egiten diegu hutsunearen bidez, agenda atzerakoia ezarri nahi duten horiek, gure udalerrian duten babes falta agerian uztera.

4. Bide luzea egin dugu eskubide eta askatasunen defentsan eta aurrerantzean ere, bakoitzak bere eremutik, komunitatea kohesionatzen eta balio demokratikoetan sakontzen jarraitzeko deia egiten dugu.