Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da

Asteartean, hilak 25ean, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.
Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://staging.errenteria.cloud/udalbatza/

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2025eko urtarrilaren 28an ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 203tik 510 zk.ra (biak barne), eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. Berri ematea: 2024ko 4ngo hiruhila, Udalaren eta menpeko entitateen aurrekontuaren exekuzioa eta OBBE.

4. Proposamena: 2025eko Ordenantza Fiskalak. 2. aldaketa.

5. Proposamena: kredituak judizioz kanpo aitortzea.

6. Proposamena: Errenteria eta Lezoko udalerriko Bake Epaitegien elkartea sortzea.

7. Proposamena: Errenteriako Udaleko udal-langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioaren (Udalhitz 2023 – 2025) aldaketa.

8. Proposamena: saneamendu-sareen mugaketaren ondorioz Añarbeko Urak, S.A.-k (AUSA) Errenteriako udalari entregatzea onartzea beharreko azpiegitura.

9. Proposamena: saneamendu-sareen mugaketaren ondorioz Añarbe Mankomunitateak Errenteriako udalari entregatzea onartzea beharreko azpiegiturak.

10. Proposamena: ostatu erabilera batzuen lizentziak etetea Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Errebisioaren espedientean.

11. Euskal Sozialistak Taldeak aurkeztutako interpelazioa, Errenteriako Udalak urtarrilaren 27ko GGLAren ezohiko batzarrean izan zuen jarrerari buruzkoa.

12. Galdera-eskariak.