Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da
Asteartean, hilak 25ean, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.
Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan.
Hau da saioaren gai zerrenda:
1. 2025eko otsailaren 25ean ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.
2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 511tik, 775 zk.ra (biak barne), eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.
3. Berri ematea: 2025eko kontrol finantzarioko urteko plana.
4. Proposamena: UEO. Udal Antolaketa, Funtzionamendu eta Gobernantzako Erregelamendu Organikoaren behin betiko onespena.
5. Proposamena: Errenteriako Udalaren administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantzaren hasierako onespena.
6. Proposamena: Diputazio plazako, Morrongilleta kaleko eta Gamon Zumardiko kioskoen ustiategiei buruzko emakidak Suntsitzea.
7. Proposamena: Administrazio emakidako sisteman dauden hainbat garajeetako garaje-plazen prezioak eguneratzea (2025).
8. Proposamena: Ingurumenari lotutako irizpideak erabiliz, Errenteriako Udal eraikin batzuen garbitzeko zerbitzua eta gaika bildutako hondakinen kudeaketa (2023) (IV LOTEA)” emateko Kontratuaren aldaketa.
9. Galdera-eskaerak.
