Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da

Asteartean, hilak 29an, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.
Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://staging.errenteria.cloud/udalbatza/

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2025eko martxoaren 25ean ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 776tik 1031 zk.ra (biak barne), eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. Informazio-batzordeetan ordezko presidenteak izendatzeko 981. dekretuaren berri ematea.

4. Berri ematea 2025eko 1ngo hiruhila: Udalaren eta menpeko entitateen aurrekontuaren exekuzioa eta OBBE.

5. Berri ematea: 2024ko Udaleko Aurrekontuaren likidazioa.

6. Berri ematea: 2024ko Errenteria musikaleko Aurrekontuaren likidazioa.

7. Proposamena: kredituak judizioz kanpo aitortzea.

8. Proposamena: Urbia kaleko 1,2. (esk./ezk.) udal etxebizitzaren jabetza berreskuratzea.

9. Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak udal taldeak aurkeztutako mozioa, Aldakoenea proiektua hobetu eta sendotzeari buruzkoa.

10. Galdera-eskariak.