Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da
Asteartean, hilak 27an, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.
Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://staging.errenteria.cloud/udalbatza/
Hau da saioaren gai zerrenda:
1. 2025eko apirilaren 29an ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.
2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 1032 tik 1377 zk.ra (biak barne), eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.
3. 1374. Delegatu-dekretuaren berri ematea: 2025ko Madalenetako omenduak izendapenak.
4. Berri ematea: Eremu bateratuaren 2024ko likidazioaren aurrekontu egonkortasun eta finantza iraunkortasun txostena (tokiko sektore publikoa).
5. Proposamena: Altzate 16 Areako Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren bigarren aldaketaren behin-betiko onarpenaren akordio proposamena.
6. “BIEL kontsumitzaileen bizitza elkartea”k aurkeztutako mozioa.
7. Galdera-eskariak.
