Bidaia agentziak kaltetutako herritarrak artatzeko Kontsumo Bulegoa eskuragarri dagoela gogorarazi du Udalak
Errenterian, bidaia agentzia batek kaltetutako pertsonei, egoera honen aurrean egin beharreko tramite eta pausoen inguruan informazioa eta aholkua emateko Oarsoaldeak eskaintzen duen Kontsumo Bulegoaren arreta zerbitzua eskura dutela gogorarazi du Udalak.
Bulego hau zabalik izango dute kaltetutako herritarrek astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara, Errenteriako Madalen kaleko 3. zenbakian. Bertaratu ezin dutenek helbide elektronikoa eta telefono zenbakia ere eskura izango dituzte:
943510111 eta kontsumo@oarsoaldea.eus
Bulego honetan kaltetukaoen kexak jasotzearekin batera, hitzorduak emango dizkiete kaltetuei, kasu bakoitzean eman beharreko pausoak eta egin beharreko tramiteak aholkatzeko.
Udalak gaur arratsaldeko bileran parte hartuko du
Bestetik, gaur arratsaldeko 17:30etan kaltetuek bilera bat antolatu dutela baliatuta, Errenteriako Udaleko ordezkariek bilera horretan parte hartuko dute, informazioa lehen eskutik jaso, eta ahal den neurrian Udalaren laguntza eta baliabideak eskaintzeko kaltetuei.
