Udalak harrera instituzionala egin dio Fernando Telletxea Oscoz-i Francisaldia zikloaren barruan

Francisen erailketaren 46. urteurrenaren bueltan, Francisaldia zikloa antolatu du Errenteriako Udalak, LGTBI+ Politiken Aholku Kontseiluarekin elkarlanean. Horren barruan, beste urte batez, memoriarako, aldarrirako eta ospakizunerako bidean hainbat ekintza antolatu dira.
Aurten aitortza berezia egingo zaio Fernando Telletxea Oscoz aktore, abeslari, idazle eta transformista errenteriarrari, artistikoki Fama izenez ezaguna denari. Telletxea LGTBI kulturaren erreferentea izan da, eta Francisaldia zikloaren barruan ibilbide hori aitortu nahi da.
Horretarako, gaur, ekainaren 10ean, Vicente Vadillo SantamarĂ­a Francisen hilketaren 46. urteurrenaren egunean, harrera instituzionala egin zaio Udaletxean.