Topoa integratzeko Bide berria proposamena azaltzeko bilera berriak antolatu ditu Udalak Agustinetan, Alabergan eta Erdialdean
Topoa Errenterian integratzeko Bide berria proposamena aurkeztu du Udalak
hainbat auzotan bilera irekietan eta hiru saio berri antolatu ditu datozen asteetarako Agustinetan, Alabergan eta Erdialdean.
Zehazki hau izango da egutegia:
-
- Ekainak 16, astelehena, 19:00etan: Agustinetako auzo elkartean.
- Ekainak 18, asteazkena, 18:00etan: Alaberagako auzo elkartean.
- Ekainak 26, osteguna, 18:00etan: Reina aretoan.
Udalak herritarrak animatu nahi ditu bilera horietan parte hartzera.
