Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da

Asteartean, hilak 24an, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.
Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://staging.errenteria.cloud/udalbatza/

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2025ko apirilaren 29an ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. 2025ko maiatzaren 27an ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

3. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 1378tik 1701 zk.ra (biak barne), eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

4. Berri eman: Barne kontroleko urteko jardueren 2024ko laburpen txostena.

5. Proposamena: Errenteriako kale garbiketa eta hiri-hondakinak jaso eta garraiatzeko zerbitzua. Prezio berriaren ezarpena.

6. Mozioa: NAIZEN adingabe transexualen familien elkarteak aurkeztutako mozioa.

7. Galdera-eskariak.