Udako ordutegia hainbat udal zerbitzu eta instalaziotan

Udan, udal zerbitzu eta instalazio batzuek ordutegiak aldatuko dituzte:

ZU! Zure Udala arreta zerbitzua

Uztailaren 7tik irailaren 5era, biak barne, Udaletxeko ZU! Zure Udala arreta zerbitzuaren ordutegia honako hau izango da:

Astelehenetan: 7:30-14:00

Asteartetik ostiralera: 7:30-15:00

Era berean, larunbat, igande, eta jaiegunez gain, ZU! zerbitzua itxita egongo da uztailaren 23an.

Aldakonea

Aldakoneako ordutegia ohikoa izango da: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Aldiz, Aldakoneako liburutegiaren ordutegia honela aldatuko da:

• Uztailaren 30era arte Aldakoneako liburutegia 09:00etatik 14:00etara dago zabalik, eta arratsaldez itxita.

• Abuztuan liburutegi hau itxita egongo da eta irailaren 1ean irekiko ditu berriro ateak ohiko ordutegian.

Lekuona Fabrika

Uztailaren 14tik abuztuaren 29ra, biak barne, Lekuona Fabrikako irekiera-ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, 9:00etatik 14:30era.

Era berean, larunbat, igande, eta jaiegunez gain, Lekuona Fabrika itxita egongo da uztailaren 23an.

Emakumeen Etxea

Emakumeen Etxeak goizez irekiko ditu ateak uztailaren 14tik 21era, eta itxita egongo da uztailaren 22tik abuztuaren 31 arte, biak barne.

Kirol instalazioak

Halaber, Udalak gogorarazi du ekainaren 16tik irailaren 7ra udako ordutegi berezia duten kirol-instalazioen ordutegia honako hau dela:

• Beraungo igerilekuaren ordutegia 10:30etik 21:00etara da abuztuaren 31 arte, eta 10:30etik 20:30era irailaren 1etik 7ra.

• Fanderiako igerilekuaren udako ordutegia 9:00etatik 22:00etara da asteko egun guztietan, igande eta jaiegunetan barne.

• Galtzarabordako Kiroldegiko igandeetako ordutegia 8:00etatik 14:00etara da udan. Asteko gainerako egunetan ez dago aldaketarik. Horretaz gain, kiroldegi hau itxita egongo da abuztuaren 1etik 15era, biak barne, geldialdi teknikoa dela eta.

Aipatutako kirol instalazioak uztailaren 22an itxita egongo dira.