Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da
Asteartean, hilak 15ean, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.
Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan.
Hau da saioaren gai zerrenda:
1. 2025ko ekainaren 24ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.
2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 1702 tik 1910 zk.ra (biak barne), eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.
3. Berri ematea: 2025eko 2.go hiruhila: Udalaren eta menpeko entitateen aurrekontuaren exekuzioa eta OBBE.
4. Proposamena: Errenteriako Udalaren 2024ko Kontu Orokor eta urteko kontu bateratuen onarpena.
5. Proposamena: 2025eko Errenteriako Udalaren lanpostu zerrenda eta langile plantilaren lehenengo aldaketa.
6. Proposamena: Egintza deuseza ofizioz berrikusteko espedientearen hasiera. Hirilurren balio gehikuntzaren zergaren likidazioa.
7. Proposamena: Altzate 16 Areako Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren bigarren aldaketaren behin betiko onespen-erabakian akats materiala zuzentzea.
8. Oiarso, Laguntasuna eta Olibet etxe-berriak auzo elkarteek, Eguzki talde ekologistarekin batera aurkezten duten PAPRESA lantegiari buruzko mozioa.
9. Elkarrekin Podemos Errenteriak Palestinaren egungo egoerari buruz aurkeztutako mozioa.
10. Galdera-eskariak.
