Madalenak 2025: trafiko aldaketak eta beste hainbat informazio praktiko

Madalenak direla eta, honako aldaketa hauek egongo dira trafikoan eta zenbait zerbitzutan:

TRAFIKO MOZKETAK

– Touring etorbidea uztailaren 16ko 08:00etatik trafikoarentzako moztuta egongo da barrakak instalatzeko, eta uztailaren 28ko eguerdian irekiko da berriro.

– Uztailaren 19ko 23:45etik uztailaren 20ko 08:00etara moztuta egongo da Nafarroa hiribidea Galiziako (Niessen) eta Santa Klarako biribilguneen artean eta baita Foru plazarako sarbidea ere.

Erdialdea eta Nafarroa etorbidea hilaren 21ean moztuko da, 06:30etik aurrera, eta hilaren 26an irekiko da.

HIRI BARRUKO ETA HIRI ARTEKO GARRAIORAKO LINEAK

– HIRI BARRUAN: Xenpelar eta Morrongilletako geltokiak bertan behera geratu eta Tulle kaleko geltokira eramango dira, Ermitaren ondoan, uztailaren 21eko 7:00etatik uztailaren 26ko 07:30 arte.

Bertan behera geldituko diren geltokiak: Niessen, Zumardia, Fanderia eta Gabierrota.

Lartzabal auzoa 19 geltokia bertan behera geldituko da uztailaren 16ko 08:00tatik.

– HIRI ARTEKOAK: Lurraldebusen E02, E04, E20, E26, E27, E72 eta E77 lineak zuzenean joango dira Galizia biribilgunetik Lartzabaleraino eta alderantziz, Nafarroa hiribidea itxiko dela-eta, uztailaren 21eko 07:30etik uztailaren 26ko 13:00 arte.

Beraz, Zumardia, Gabierrota eta Lartzabalgo geltokiak bertan behera geldituko dira, bi norabideetan.

GAUEKO AUTOBUS ZERBITZUA, INDARTUA

Azken urteetako jaietan egin bezala, gaueko autobus zerbitzua herriko auzo guztietara bideratzeko asmoz indartuko da.

• G1 linea: Aralar plaza, Pontika, Beraun etorbidea, N. Almandoz, Koldo Mitxelena, Urbia plaza, Parke kalea, Urdaburu kalea, Murumendi kalea, Anbulategia, Alaberga 53, Alaberga 75, Versalles, Sorgintxulo 11, Portua, Nafarroa etorbidea 75.

Irteerak: 23:00 – 00:00 – 01:00 – 02:00 – 03:00 – 04:00 – 05:00.

• G2 linea: Nafarroa etorbidea 75, Arragua, Erramun Astibia, R.Maria de Azkue, Gaztelutxo, Agustinak 4, E. Salaberria 6, Markola 41, Markola 25, Markola 3, Agustinak 15, Hijas de la Cruz, Zentolen 1, Zentolen 2, Zamalbide tailerrak, Sagardiburu 1, Sagardiburu 2, Egiburuberri, Zamalbide bidegurutzea, Perurena, Arramendi, Pontika, Beraun etorbidea, N. Almandoz, Koldo Mitxelena, Urbia plaza, Aralar plaza. etorbidea, N. Almandoz, Koldo Mitxelena, Urbia plaza, Aralar plaza.

Irteerak: 23:20 – 00:20 – 01:20 – 02:20 – 03:20 – 04:20 – 05:20.

Honako irudi honetan ikus daiteke zeintzuk iristen diren Perurenaraino.

Larunbatean, hilak 19, ordea, ohiko gaueko zerbitzua egongo da martxan.

GARAJEAK

– Trafikoa mozten dela-eta eragindako garajeetako erabiltzaileek azkeneko urteetako ohiko moduan egingo dute sarrera eta irteera. Argibiderik behar izanez gero deitu Udaltzaingora.

TAXIAK

– Taxiek Nafarroa hiribideko ohiko geltokia izango dute, 69b zenbakian.

– Gainera, jaietan zehar geltoki bat jarriko da Nafarroa hiribidean, Santa Klara biribilgunearen ondoan.

TAO

– TAO zerbitzua eten egingo da uztailaren 19ko 13:30etik 26ko 09:30era.

MERKATUZARREKO APARKALEKUA

– Aparkalekua itxita egongo da uztailaren 20tik 25era.

APARKALEKU ALTERNATIBOAK

Aparkalekuak egokituko dira eremu hauetan:

• Telleri-Alde ikastetxean, uztailaren 21eko 14:00etatik uztailaren 26ko 12:00etara.

• Arramendi Parkea – Lousada 24 orduz uztailaren 16tik 27ra. Parkerako sarbidean.

• Euskaltegiaren atzeko aldean, kirol pistan aparkatzeko ordutegia uztailaren 20tik 27era 24 ordura luzatuko da.

ZAMALANAK

– Trafikorako itxitako gune guztiak 08:00etatik 12:00etara irekiko dira zamalanetarako. Ordutegi horretatik kanpo ez zaie ibilgailuei sartzen utziko.

BESTE TRAFIKO MOZKETA BATZUK

– Jaietan zehar, programan aurreikusitako ekitaldiak direla-eta (su artifizialak, konpartsak, danborradak eta abar) litekeena da trafikoa puntualki moztea. Kasu horietan ahalik eta motzenak izango dira tarte horiek, ekitaldirako behar-beharrezko denbora baino ez, eta ahalik eta eragin txikiena sortzeko saiakera egingo da.

PAPRESA BARRUTIK PASATZEN DEN BIDE PUBLIKOA, ITXITA

Papresa barrutik Nafarroa etorbidera pasatzen den ibilgailuen ibilbidea, itxi egingo da festetako egun guztietan.

Horretaz gain, oinezkoak ezingo dute sartu Papresako barruko ibilbidetik, gaueko 21:00etatik, goizeko 09:00etara.

IGOGAILUAK 24 ORDUZ MARTXAN

Herriko igogailu guztiak martxan jarriko ditu Udalak gauez ere, herritarrei 24 ordutan mugikortasuna errazteko; bereziki, auzoen arteko bide irisgarri eta seguruak ahalbidetzeko.

KOMUN PUBLIKOAK 24 ORDUZ IREKITA

Panierreko, Alondegiko eta Fanderiako komun publikoak irekita egongo dira 24 orduz.