Udako denboraldia asteburuan bukatuko da Errenteriako igerilekuetan
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, aurreko urteetan bezala eta eskola-egutegiaren hasierarekin batera, Beraungo Udal Igerilekuetako eta Fanderiako Igerilekuetako udako denboraldia irailaren 7an amaituko da, igandearekin.
Irailaren 8tik 21era bitartean, halaber, Fanderiako instalazioa itxiko da, Osasun Araudia betez, dagokion “geldialdi teknikoa” egiteko, garbiketa eta mantentze-lanak, igerilekuko hodiak erabat hustu eta garbitzeko, legionelosia prebenitzeko eta iturgintzako eta igeltserotzako ohiko konponketak egiteko.
Irailaren 22tik aurrera, astelehenetik aurrera, instalazio horrek gimnasioa eta jarduera-gela irekiko ditu neguko ordutegiarekin, hau da, 7:00etatik 21:30era astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:30era larunbatetan eta 9:00etatik 14:30era igandeetan.
Halaber, Galtzarabordako Udal Kiroldegiak zabalik jarraituko du ohiko ordutegian, astelehenetik ostiralera 6:30etik 22:00etara, larunbatetan 8:00etatik 22:00etara eta igandeetan 8:00etatik 14:00etara, igerileku eta fitness zentro zerbitzuak eskainiz. Irailaren 14tik aurrera, igandea, arratsaldez ere irekiko da 16:00etatik 20:00etara.
Izen emate eta ikastaroei buruzko kontsultak Galtzarabordako Kiroldegiko harreran egin daitezke. (943 44 96 90)
