Sol Band musika talde palestinarrari harrera instituzionala egin diote udal ordezkariek


Gaur abiatuko da Atlantikaldia, zeharkaldiak lelopean, eta ohiko egitarau oso eta anitzak, badu aurtengoan berezitasun bat: egitaraua osatzen duen Sol Band taldearen jatorrizko herrialdea bizitzen ari den genozidioa. Hasiera batean, iazko edizioan egitekoa zen Sol Band taldearen kontzertua, baina Gazako zerrendan bizi duten genozidio latzak, ezinezkoa egin zuen talde palestinarrak Atlantikaldiaren barruan kontzertua eskaintzea.

Urtebete geroago ordea, eta palestinar herriak bizi duen egoera inoiz baino larriagoa denean, gaur bertan Itsasargi Nagusian emanaldia eskainiko dute, Eñaut Elorrieta, Arkaitz Miner, Ines Osinaga eta Olatz Salvadorrek lagunduta.

Kontzertu berezia izango da oso, haien doinuek poza eta energia transmititzen duten arren, zaila izango delako euren jaioterrian bizitzen ari direna ahaztea. Kontzertuak aukera emango die euren herriaren sufrimenduari ahotsa jartzeko eta ikusleek aukera izango duten euren elkartasuna adierazteko.

Palestinan bizitzen ari diren genozidioaren aurrean elkartasuna erakutsi nahian, udalbatza osatzen duten udal taldeetako ordezkari guztiek ere babesa adierazi nahi izan diete eta harrera egin diete Udal pleno aretoan gaur arratsaldean. Udal ordezkariek espero dute gaurko kontzertuak balio izatea genozidioa eten behar dela dioten ahotsekin bat egiteko, askatasuna eta bakea nagusitu daitezen.