Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da
Asteartean, hilak 30ean, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.
Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan.
Hau da saioaren gai zerrenda:
1. 2025ko uztailaren 15ean ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.
2. 2025ko irailaren 11an ez ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.
3. Idoia Pikabea Almandoz zinegotziaren kargu hartzea.
4. Naroa Zabala Cía zinegotziaren kargu hartzea.
5. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 1911 tik 2486 zk.ra (biak barne), eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.
6. 2025/2334 Dekretuaren berri ematea: Aitor Zorzano Morrondo zinegotziaren arduraldi aldaketa.
7. 2025/2383 Dekretuaren berri ematea: Elixabete Murua Mindeguia zinegotziaren arduraldi aldaketa.
8. 2025/2508 Dekretuaren berri ematea: Iñaki Queralt Coira zinegotziaren arduraldi aldaketa.
9. Proposamena: Altzateko PUR 3/7 eta 3/8 partzelaren xehetasun azterlanaren behin betiko onespena.
10. Proposamena: Errenteriako hiri-garraio zerbitzu publikoaren kontratu aldaketa.
11. Proposamena: Pio Baroja eraikin publikoaren kalifikazio juridikoaren aldaketa.
12. Galdera-eskaerak.
