Errenteriako Udalak martxan ditu 37 lan-kontratu sustatzeko programak

Errenteriako Udalak 37 lan-eskaintzatan hautagaitzak jasotzeko epea zabalik du, hainbat programaren bidez. Alde batetik, 25 lanpostu eskaintzen ari da, Lanbideren 2025eko enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako dirulaguntza deialdiaren bidez. Bestetik, 12 lanpostu eskaintzen ari da toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen 2025ko ekitaldiko deialdiko dirulaguntzen Bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 programaren esparruan.

Kasu guztietan, Lanbideren bidez inskribatu behar da enplegu-eskaintzetan, eta, beraz, Udalak dei egiten die interesdunei enplegu-eskatzaile gisa alta emateko eta/edo enplegu-zerbitzu horretan datuak eguneratzeko.

Kontratazio horietarako aurrekontu osoa 1.033.758,46 eurokoa da, eta Lanbidek % 69,87a finantzatuko du (722.269,22 €). Udalak, berriz, gainerako 311.489,24 euroak ordainduko ditu.

25 lanpostu, Lanbideren 2025eko enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako laguntzen bidez

Deialdi horietan parte hartzeko baldintzak, lanpostu bakoitzerako berariaz eskatzen direnez gain, honako hauek dira, besteak beste:

• Langabetua izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa altan egotea, bai hautagaitza bidaltzen duten momentuan bai kontratua hasteko egunaren bezperan ere.

• Oarsaoldeako herriren batean erroldatua egotea: Errenterian, Lezon, Pasaian edo Oiartzunen.

Horretaz gain, garrantzitsua da izena eman aurretik Lanbiden curriculuma eguneratuta izatea.

Izen-emateak Lanbiden egin behar dira urriaren 10era arte (administrari laguntzaileen eskaintza azaroan argitaratuko da) .

Hauek dira eskainitako lanpostuak:

• Administrari laguntzailea (4 lanpostu)
• Garbitzailea (3 lanpostu)
• Ofizial arotza
• Ofizial elektrikaria (2 lanpostu)
• Ofizial errementaria
• Ofizial igeltseroa
• Ofizial iturgina
• Ofizial lorezaina
• Ofizial margolaria (2 lanpostu)
• Brigadarako peoia (2 lanpostu)
• Peoi arotza
• Peoi elektrikaria (2 lanpostu)
• Peoi errementaria
• Peoi igeltseroa
• Peoi iturgina
• Peoi lorezaina

12 lan-eskaintza gazteentzat

Deialdi horietan parte hartzeko baldintzak, lanpostu bakoitzerako berariaz eskatzen direnez gain, honako hauek dira, besteak beste:

• 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea kontratazioaren unean.

• Enplegu-eskatzaile izatea, alta egoeran, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, eta bete behar duten lanpostuari dagokion hezkuntza-maila izatea.

• Gazte Bermerako Sistemaren Fitxategian inskribatuta egotea.

Horretaz gain, garrantzitsua da izena eman aurretik Lanbiden curriculuma eguneratuta izatea.

Izen-emateak Lanbiden egin behar dira urriaren 15era arte.

Hauek dira eskainitako lanpostuak:

• Hezkuntza eta Gazteriako teknikaria
• Berdintasun teknikaria
• Gizarte Langilea
• Kultur Teknikaria
• Komunikazioko teknikaria
• Ingurumen teknikaria
• Kultur administraria
• Kontratazioa eta Ondare administraria
• Hirigintza, Ingurumena eta Jasangarritasun administraria
• Kultur Aniztasun administraria
• Liburutegiko dinamizatzailea
• Giza Baliabideetako administraria

Lanbiden izena emateko deia

Programak progresiboki garatuko dira, gehienak Lanbideren bitartez. Beraz, Udalak prozesuetan parte hartu nahi duten pertsonak gonbidatzen ditu Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa alta ematera eta/edo informazioa eguneratzera, aipatu enplegu-zerbitzu egiaztatutako esperientzia baloratuko baita.

Informazio gehiago: Oarsoaldea Garapen Agentzia, 943 510 200 https://www.oarsoaldea.eus