Kaputxinoetako Cristobal Gamon ikastetxeko estalkia berritzeko lanak amaitu dira

Aste honetan amaitu dira Kaputxinoak auzoko Cristobal Gamon eraikineko estalkia berritzeko lanak.
Egoera txarrean zegoen markesina zaharra kentzeaz gain, estalki berriarekin kanpoko espazio estali berri bat eratu da, haurrek jolastu ahal izateko.
Udal hezkuntza-eraikinetako instalazioak eta jolasguneak hobetzeko esku-hartze bat izan da hau, eta jarraipena ematen dio 2023-2027 Agintaldi Planean jasotako lan-ildo horri.
Obrak uztailean hasi ziren eta eskola-oporretan egin dira, eraginak murrizteko.
Esku-hartzeak 215.734,55 euroko aurrekontua izan du, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 138.894,92 euro finantzatu ditu UDALERAIKI programaren bidez.


