Errenteriako Udalak agintaldi erdiko balantzera deitu ditu herritarrak

2023-2027 agintaldirako planaren aurkezpen ekitaldia, 2023ko azaroan

Errenteriako Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu agintaldi erdiko balantze ekitaldian parte hartzera. Bilkura datorren asteko ostegunean, urriaren 30ean, 18:30ean, izango da Aldakonean (Aldakonea kalea, 2, Beraunen). Izena aldez aurretik eman behar da.

2023 urtean hasi zen agintaldirako plana duela bi urte aurkeztu zen. Orain, berriz, udal gobernu taldeak dokumentu horretan hartutako konpromisoen egoeraren berri emango du eta agintaldiaren bigarren parterako lanaren ildoak azalduko ditu. Udal ordezkariek egingo dute aurkezpena, alkatea buru.

Hori dela eta, herritar guztiak deitu dituzte hilak 30ean Aldakonean egingo den ekitaldira. Aurkezpenera bertaratu nahi duenak aldez aurretik izena eman beharko du https://staging.errenteria.cloud/gonbidapena helbidean, urriaren 29ko 14:00ak baino lehen. Izena emateko arazorik izatekotan edo interneterako sarbiderik eduki ezean, 943 449 600 telefonoan egin daiteke izen-ematea.