Behobia-Donostia lasterketaren eragina trafikoan eta garraioan
Azaroaren 9an, igandea, Behobia-Donostia lasterketa dela eta, trafiko-neurri batzuk ezarriko dira, udalerriko eremu zabal bati eragingo diotenak:
1) Azaroaren 9ean, igandea, 09:00etaik 14:30era, Nafarroa etorbide osoa ibilgailuentzat itxiko da.
2) Santa Klara eta Galiziako biribilguneen artean ezin izango da ibilgailurik aparkatu. Hala ere, Nafarroa hiribideko beste lekuetan utzi ahal izango dira aparkatuta, baina ezin izango dira aparkalekutik mugitu zirkulazioa etenda dagoen bitartean.
3) Autoentzako bi parking jarriko dira azaroak 8 eta 9ean 24 orduz, bat Touring etorbideko tenis-pistan eta bestea Arramendi zelaian.
4) Lartzabal, Gabierrota, Fanderia, Erdialdea, Etxe Berriak, Olibet eta Iztieta auzoetan lasterketak gradu desberdinak eragingo ditu.
Lartzabal eta Fanderiako bizilagunak
Auzotik Gi-2132 errepidetik irten ahal izango da:
• Oiartzunerako noranzkoan, GI-2134 errepidetik.
• LM8tik: Donostia, Irun, Frantzia, Hernani, etab.
• Hernani GI-2132 errepidetik.
• Errenteriarantz: erdialdera Jorge Oteiza bidetik, Egiburu Berri, Pontika.
• Touring etorbidetik Santa Klara biribilgunerako sarbidea ezin izango da Garcia Lorca kaletik egin; aukera gisa, Jorge Oteizaren bidetik jo ahal izango da Agustinak auzotik, eta Matxainetik jaitsi.
Gabierrotako bizilagunak
• Auzoa erabat isolatuta egongo da, edozein garraiobide erabiltzeari dagokionez.
Hirigune historikoko eta Erdialdeko bizilagunak
• Hirigune historikora Agustinak auzotik edo Erdigunetik sartu beharko da (Pontika, Alaberga-Korsario Ikuza, etab.).
• Anbulatoriora, San Jose Langilea Elizara edo Iztietara sartzeko, Niessen merkataritza zentroko aparkalekuko eskailerak erabiliko dira.
• Garraio publikoa hartzeko, sarbide beretik, Altamirako biribilguneraino, Ekialdebus eta Renfe garraiobideak erabiltzeko.
• Taxi-geltokia Nafarroa etorbidetik Biteri kaleko 21-31 zenbakietara aldatuko da.
• Fanderia auzorako sarbidea Tomas Lopez-Santa Klara biribilgunetik egingo da, biribilgunearen erdia zirkulaziorako erabiliz (beste erdia lasterketarako da).
• Fernández de Landarako irteera trafikoarentzat itxita egongo da.
Iztietako bizilagunak
• Iztieta auzora sarrera, beti bezala, Donostia kaletik egin beharko da.
• Nafarroa hiribideko irteera itxi egingo da Irun kalean.
• Iztieta auzoko irteera, Altzateko zubitik baimenduko da Lezoruntz, 08:00etatik 16:00etara.
GARRAIO PUBLIKOA
Lasterketako parte-hartzaileak:
• Irteera 8:10ean (gutxi gorabehera) Iztieta eta Zumardiko geltokietatik.
Urbanoa
Igandean, U7 eta U11 lineetako ibilbideetan aldaketak egongo dira 10:50etik 14:10era, gutxi gorabehera:
• U7: U7 lineako hurrengo geltokiak kenduko dira: Galtzaraborda kiroldegia, Nafarroa hiribidea (Niessen eta Zumardia), Touring, Fanderia 17, Erramun Astibia 15 eta Resurrección Maria de Azkue.
• U11: Biteri 45eko geltokia kenduko da.
Hiriartekoa
Trafikoa mozteko eta irekitzeko ordutegiak ez daude Ekialdebusen esku. Irteeren, igarotzeen eta iritsieren ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira, eta lasterketaren antolatzaileek ezartzen dituzten trafiko-mozketen menpe daude.
• E05: Errenteriako bere ohiko ibilbidea mantentzen du. Donostiara joan nahi duten erdialdeko bidaiari guztiek Aralar Plazan har dezakete autobusa.
• E01, E02, E03, E27: 08:15etik 15:00etara, gutxi gorabehera, hurrengo geltokiak ezabatuko dira (bi norabideetan): Arragua, Lartzabal, Gabierrota, Zumardia, Iztieta, Kaputxinoak.
• Trafiko-mozketa baino lehen pasatuko diren azken autobusak:
E01: Donibanetik 8:03an irtengo da (trafikoa moztuta dagoen bitartean, Altamirako biribilgunean egingo du geldialdia, saihesbidera desbideratu aurretik; geldialdi hori egiten lehenak Donibanetik 8:33an eta Donostiatik 8:40ean aterako direnak dira. Maiztasuna 30 minuturo izango da).
E02: irteera 8:05ean, Oiartzundik.
E27: irteerak 7:25ean
