Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da

Asteartean, hilak 25ean, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.
Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan.

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2025eko urriaren 28an ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 2768 tik 3140 zk.ra (biak barne), eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. Proposamena: 16.Altzate Areako PEC 4/1 Partzelaren Xehetasun- azterlanaren behin-betiko onespena.

4. Proposamena: Aurreko ekitaldietako diru-sarrerei dagokien baja onartzea.

5. Proposamena: “Galtzarabordako kiroldegiaren, Fanderiako eta Beraungo igerilekuen kudeaketa, beste zerbitzu batzuk eta obra egin” kontratatzeko espedientea hastea.

6. Proposamena: “2025ko urriaren 31ko Udalaren Ondasun eta Eskubideen Inbentarioaren zuzenketa” onartzea.

7. Proposamena: “Ingurumenari lotutako irizpideak erabiliz, Errenteriako Udal eraikin batzuen garbitzeko Zerbitzua eta gaika bildutako hondakinen kudeaketa (2023) (V. LOTEA)” emateko kontratuaren Aldaketa.

8. Proposamena: “Ingurumenari lotutako irizpideak erabiliz, Errenteriako Udal eraikin batzuen garbitzeko Zerbitzua eta gaika bildutako hondakinen kudeaketa (2023)” emateko kontratuaren Luzapena.

9. Proposamena: Ereñotzun kokatua dagoen, Errenteriako jabetzakoa den Zentral hidroelektrikoaren finka lagatzeko eskaera.

10. Galdera-eskariak.