Udalbatzaren ezohiko osoko bilkura egingo dute datorren asteartean
Asteartean, abenduaren 2an, 11;00etan, udalbatzaren ezohiko osoko bilkura izango da.
Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan.
Hau da saioaren gai zerrenda:
1. Proposamena: 2026ko Lanpostuen Zerrenda onartzea.
2. Proposamena: 2026. urterako Errenteriako Udalaren langile-plantila onartzea.
3. Proposamena: Errenteria Musikal Udal Erakunde Autonomoaren 2026ko Lanpostuen Zerrenda eta Langileen Plantila eta onartzea.
4.- Proposamena: 2026 ekitaldirako Errenteriako Udalaren Aurrekontu orokorrari hasierako onespena ematea.
