ERRENTERIA

> 2040

PARTE-HARTU. ZURE IDEIEK ERE EGINGO DUTE ERRENTERIA.

Errenteria klimatikoki neutroa, kohesionatua, bizia eta plurala izan dadin…Herritar orori bizitza oparoa emango diona, ezagutzan eta balioetan aberats diren herritarrez osatutakoa, polo sozioekonomiko berritzailea eta erantzunkidea. Zatoz eta parte hartu!

Eman zure ikuspegia!

Imagen 4

SARRERA

Errenteria2040 prozesuaren helburua da, 15 urte barru izan nahi dugun herria elkarrekin irudikatu eta datozen urteetarako bide orri partekatu bat marraztea.

Diagnostiko-fasea amaituta, udazkenean ibilbide-orriaren bigarren zatiari ekingo zaio, hau da, identifikatutako erronkei erantzuteko proposamenak lantzeari.

  • Zergatik?
  • Zertarako?
  • Nola?

Etorkizunera begira erronka erraldoiak ditugu gizarte gisa. Horiei modu positiboan erantzun ahal izateko, epe luzeko ikuspegiarekin eta eragile ezberdinen artean lankidetzan jardutea funtsezkoa da.

Errenteriak herri bizigarria izaten jarraitu nahi du; herritarren ongizatea eta komunitate sena indartuko dituen herria. Horregatik, Errenteria 2040 prozesua baliatuko dugu etorkizuneko herri bizigarria elkarrekin irudikatu eta bertara eramango gaituen bide orri partekatu berria marrazteko.

Elkarlanean eta erantzukizunez lan egingo dugu. Askotariko pertsona eta eragileen artean elkar entzuteko, eztabaidatzeko, proposatzeko eta erabakitzeko espazioak sortuko ditugu prozesu guztian zehar. Horretaz gain, hiru jarraipen talde iraunkorrek proiektuaren gidaritza
egingo dute:

  • Herritarren kontseilua
  • Udal ordezkarien batzordea
  • Udaleko teknikarien sarea

Lau dimentsiotan ardaztuko dugu etorkizuneko bide orria. Pertsonen ongizatea, komunitate izaera, hiriaren antolaketa eta gobernatzeko modua.


FASEAK

Errenteria 2040 prozesua herriaren etorkizuna modu partekatuan irudikatzeko ariketa da. Errenteriarron erronkak eta aukerak kontuan hartuta, etorkizuna eraiki ahal izateko bide-orri partekatu bat sortuko duena.

Herritarren, eragileen eta erakundeen ekarpenekin, datozen 15 urteetarako norabidea marraztuko duena.

Diagnostikoaren lehen fasea osatu dugu, eta horri esker hobeto ezagutu ahal izan ditugu Errenteriaren gaur egungo errealitatea eta komunitate gisa aurre egin beharreko erronka nagusiak. 2025eko udazkenean, bigarren faseari ekingo zaio, nahi dugun Errenteria elkarrekin eraikitzeko proposamen zehatzak lantzeari.

  • 1 Diagnostikoa

    Gehiago irakurri

    Fase honetan, udalerriaren egungo egoera eta bertan bizi garenok nola hautematen dugun aztertu da. Helburua egungo errealitatea aztertzea izan da, etorkizuneko erronkak identifikatzeko.

    Horretarako:
    • Herrian indarrean dauden plan sektorialak aztertu dira.
    • Aurreko plan estrategikoaren ebaluazioa egin da.
    • 2025eko martxoan eta apirilean 8 saio ireki antolatu dira, eta herritarren eta tokiko eragileen ikuspegiak, kezkak eta ekarpenak jaso dira.
    • Udaleko teknikariekin eta Aholku kontseiluarekin jarraipeneko bi bilera egin dira.
    • Udal ordezkari politikoekin prozesuaren nondik-norakoa azaltzeko eta euren ekarpenak egiteko bilera bat egin da.

    Lan horri esker, diagnostiko partekatu bat eraiki ahal izan dugu, prozesuaren hurrengo faserako oinarri gisa balioko duena.

    Bilera horien parte-hartze datuak ikusteko joan dokumentazio atalera.

  • 2 Proposamen
    fasea
    Gehiago irakurri

    Udazkenetik aurrera 2040. urtera begira jarriko gara.

    Zer nolako Errenteria ikusi nahiko genuke 15 urte barru? Zer helburu lortzea gustatuko litzaiguke? Zer bitarteko eta ekintza jarri beharko genituzke martxan horretarako? 2025eko udazkenean galdera horiei eta beste askori erantzuten saiatuko gara. Horretarako, herritarrei eta era guztietako tokiko eragileei irekitako partaidetza-guneak eta -foroak jarriko dira martxan.
    Zatoz eta parte hartu!

    Zatoz eta eragin!

EGUTEGIA

Errenteria 2040 prozesuak hainbat fase eta ekintza izango ditu, denon ekarpenekin herriaren etorkizuna eraikitzeko. Egutegi honetan, prozesuaren momentu garrantzitsuenak eta parte hartzeko aukerak aurkituko dituzu. Jarrai gaitzazu eta egin zure ekarpena!

  • TAILER IREKIAK

    • Data: urriak 21
    • Tokia: Reina Aretoa
    • Partehartzaileak: herritarrak
    • Ordutegia: 18:30h
    • Data: urriak 23
    • Tokia: Aldakonea eraikinean
    • Partehartzaileak: herritarrak
    • Ordutegia: 18:30h

  • IDEIA FABRIKA

    • Data: abenduak 11
    • Tokia: LEKUONA FABRIKA
    • Partehartzaileak: ikasle gazteak
    • Data: abenduak 11
    • Tokia: LEKUONA FABRIKA
    • Partehartzaileak: herritarrak

DOKUMENTAZIOA

Errenteria 2040 prozesuan sortuko diren dokumentu guztien gordailua izango da. Bertan, prozesuaren garapenari buruzko txostenak, azterketak eta landutako gaiak kontsultatu ahal izango dituzu. Informazio guztia eskuragarri izango duzu, prozesua gardena eta partekatua izan dadin.

ERRENTERIA 2025:

ERRENTERIA 2040:

  1. Diagnostiko fasea