Errenteria 2040 izeneko prozseua da Errenteriaren etorkizuna irudikatzeko ariketa; eta etorkizun horretara iristeko zein eginbehar eta proiektu gauzatu behar dira. Herriaren egungo diagnostikoa eta etorkizunerako erronkak herritarrekin batera atzeman eta gero, unea iritsi da zenbait proposamenen inguruko ekarpenak modu errazean jasotzeko. Galdetegi honen bidez, hiru helburu nagusi ditugu: proposaturiko etorkizunaren bisioaren inguruko zure balorazioa biltzea; planteatutako proiektuen artean zeintzuk lehenetsiko zenituzkeen jakitea; eta, azkenik, beste edozein proposamen, kezka edo ideia osagarri jasotzea. Zure iritzia funtsezkoa da, herriaren norabidea herritarren benetako behar eta itxaropenekin bat etor dadin.

Behean dagoen galdetegiaren galderak bere horretan erantzun daitezke, baina gai honen informazio gehiago nahi izanez gero zenbait aukera daude:

Guztion artean eraiki dezakegu etorkizuneko Errenteria bizi, bidezko eta jasangarria. Mila esker galdetegi hau betetzen parte hartzeagatik.