Elkarrekin osatzen dugun komunitatea, gure arteko eguneroko elkarbizitza, ez da berez sortzen. Horretarako baldintzak sortu behar ditugu: guztiontzako oinarrizko bizi-baldintzak bermatzetik, komunitatearekiko atxikimendu edo pertenentzia sentitzera. Hobeto bizitzea eta gure sentituko dugun herri partekatu bat eraikitzea eskutik doaz.

Agintaldirako Plan hau hitzarmen bat da. Hitzarmen bat Gobernu Taldearena eta nirea hobeto bizitzea ahalbidetuko digun herri partekatu bat eraikitzen jarrai dezagun. Baina hitzarmen hau gonbidapen bat ere bada: herri partekatu hori elkarrekin eraikitzen jarraitzeko gonbidapena.

Indarrak batzea ezinbestekoa baita. Elkarrekin baino ez garelako herri, eta soilik elkarrekin izango garelako etorkizun.

 

Aizpea Otaegi Mitxelena
Errenteriako alkatea

2023/11/24

 

Herritar guztiontzako bizimodu duinak bermatzea da udal jardunaren helburu nagusia. Horretarako, oinarrizko baliabideetara sarbidea bermatzearekin batera, komunitate baten parte sentitzea funtsezkoa da, komunitate kohesionatua izatea. Hori guztia ingurunearen antolaketak baldintzatzen duelako, ingurune bizigarriak eraikitzen jarraitzea ezinbestekoa da. Baina zer egin bezain garrantzitsua da, nola egin definitzea. Hiru baliotan ardaztu dugu datorren agintaldirako gobernantza partekaturako eredua. Gertukoa: Errenteria osatzen dugun herritar, auzo eta eragile guztiengandik gertu dagoen udala. Eraginkorra: Eguneroko beharrei eta proiektu anbiziotsuei erantzuteko gai den udala. Eraldatzailea: Egungo errealitatea kudeatzeaz gain, errealitate berriak sortzeko gai den udala.

  • Hasi gabe
  • Aurreikusita Bezala
  • Atzeratuta
  • Ez aurrera ez atzera
  • Amaituta
Elkar zaintzen duen herria izan gaitezen pausoak ematen jarraituko dugu, hautatua ez den bakardadea, buru-osasuna eta bizi osoan zehar ongi zaindua izateko eskubidea erdigunean jarrita.
1.1.1
Aldakoenea auzo etxea martxan jartzea, udala goiko auzoetara gerturatzeko
1.1.2
Fini Rubio egoitza martxan jartzea, adinekoentzat bizi osorako etxebizitzak
1.1.3
Hautatua ez den adinekoen bakardadeari aurre egiteko estrategia hedatzea
1.1.4
Agustinak-Markolako auzo-ekipamendua aniztasun funtzionalaren esparruan lan egiten duten elkarteen bilgune bihurtzea
1.1.5
Bereziki gazteei eragiten dieten menpenkotasunen inguruko diagnostikoa osatu, diagnostiko horretan oinarrituta prebentziorako programak landu ahal izateko
1.1.6
Osasun mentalaren prebentziorako programa lantzea, bereziki fokoa gazteengan jarriz
1.1.7
0-2 urteko Haurreskolak Partzuergoko eskaera erantzuteko baldintzak bermatu
Berdintasun-politiketan sakonduko dugu, orain arteko dinamikak indartuz, auzoetara gerturatuz eta erreferentziazko proiektu berriak martxan jarriz.
1.2.1
Indarkeria matxistaren ardura izango duten agenteen figura sortzea
1.2.2
Emakumeen Etxearen espazioa bera zabaltzea (taberna gisa aurreikusi zen espazioa Etxean txertatuz)
1.2.3
Berdintasun politiken deszentralizazioa, Emakumeen Etxeko dinamika auzoetara eramanez
1.2.4
Erasorik gabeko jaien inguruko lanketa integralean sakontzen jarraitzea
1.2.5
LGTBI+ pertsonen diskriminazio egoeren behatokia sortzea
1.2.6
Azpikontratatutako zerbitzu feminizatuen publifikazio-prozesua abiatzea: diagnostikoa eta plangintza lantzea
Herritar guztiei funtsezko baliabideetara sarbidea errazteko politikak garatuko ditugu, bizimodu duinak garatzeko baldintzak izan ditzaten.
1.3.1
Garapen urbanistiko berrietan etxebizitza soziala eraiki dadin sustatzea
1.3.2
Errenteria, etxebizitzari dagokionez, tentsio handiko eremu izendatzea eta turismora bideratuta etxebizitzak mugatzeko politika garatzea
1.3.3
Progesibitate fiskalean sakontzea, egindako bideari segida emanez eta arlo desberdinetan aplikatzen den moduaren inguruko koherentzia bilatuz
1.3.4
Wifi publikoa auzo eta ekipamendu guztietara hedatzea
1.3.5
Ikasle eta familia etorri berrientzat harrera- bulegoa kontsolditzea (modu pilotuan martxan jarritakoa)
1.3.6
Lehen mailako osasun eta higiene produktuetara sarbidea errazteko programa bat martxan jartzea
1.3.7
Euskaltegietan lehen urratsetan doakotasuna ezartzea (A1 eta A2)

Ekipamendu publikoak eta komunitarioak hedatzen jarraituko dugu, komunitatea indartu eta kohesionatzeko funtsezko tresnak direlako.

2.1.1
Ondartxoko auzo-ekipamendua martxan jartzea, 0-6 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua, Hiltegia birgaitzearekin batera
2.1.2
Ahotsaren eta musikaren esparruko eragileen etxea izango dena eraikitzea, ekipamendua bera definitzeko eragileekin beraiekin definizio- prozesua egitetetik hasi, Musika-taldeentzako entseguak egiteko eta gratzeko instalazioak habilitatzea (ahotsaren eta musikaren arloko eragileentzako ekipamenduan txertatzeko aukera aztertu eta ebatzi)
2.1.3
Ikastetxe publikoetako eraikinetan eta jolas- eremuetan hobekuntzak egitea
2.1.4
Aldakoenean liburu-mailegutza zerbitzua aktibatzea (bertan liburutegiko liburuak eskatu eta utzi ahal izatea).
2.1.5
Erdigunerako ludoteka berritua Olibetera (egungo Oarso eraikinekoa ordezkatuz) aldatzea (Oarsoaldearen egungo bulegoak dauden tokian, jolas-parkearen parean)
2.1.6
Beraungo igerilekuan bestelako jardueretarako kirol eremu bat sortzea, urte osoan zehar erabili ahal izateko
2.1.7
Kaleko kirol azpiegitura eta aisialdi-gune berriak birgaitzea: eskalada, kirol urbanoak, jolas-parkeak...
2.1.8
Kultur egonaldiak ahalbidetzeko erresidentzia martxan jartzea
Komunitateko kide sentitzea funtsezkoa delako, herritarrak kohesionatzeko, pertenentzia garatzeko dinamika, baliabide eta politikak sendotuko ditugu.
2.2.1
Jangela garaiko eskolaz kanpoko ekintzetan zerbitzu publikoa txertatzea (Herri Arte Eskolarekin abiatu gaitezke)
2.2.2
Listorretako aisialdi gunea aktibatzea ikuspegi hezitzaile batetik
2.2.3
HAPOan jasotako auzo bihotzen kontzeptua garatzen joatea, auzo guztietarako
2.2.4
Herritar txartela garatzea
2.2.5
Identitate digitala garatzea: staging.errenteria.cloud domeinuaren bidez
2.2.6
Zerbitzari publikoak elkarteen eskura jartzea, zerbitzu publikoaren hedapen gisa
2.2.7
Kirol eragileen jardunean euskararen erabilera sustatzeko bidelaguntza-programa bat martxan jartzea
2.2.8
Euskararen erabilera sustatzeko estrategia berriak identifikatzea eta martxan jartzea
2.2.9
Galtzarabordako kiroldegia berritzea, instalazioak egokitu eta modernizatuz
2.2.10
Bizikidetzaren inguruko ordenantza edo herri- hitzarmena lantzea
2.2.11
Gatazken kudeaketarako bitartekaritza- zerbitzua kontsolidatzea
2.2.12
Herri-gunearen eta auzo-bihotzen arteko loturetan oinezkoentzako bide berriak sortzea/lotzea (mugikortasun eta irisgarritasun- planak kontuan hartuta)
2.2.13
Gatazken kudeaketarako bitartekaritza-zerbitzua kontsolidatzea
2.2.14
Herri-gunearen eta auzo-bihotzen arteko loturetan oinezkoentzako bide berriak sortzea/lotzea (mugikortasun eta irisgarritasun- planak kontuan hartuta)
Auzo-bizitza sendotzeko politikak garatuko ditugu, auzo bakoitzaren errealitatea kontutan hartuta eta bertako eragileekin lankidetzan; izan ere, herri bizi bat izateko ezinbestekoak ditugu auzo biziak.
3.1.1
Beraun Planaren baitan Merkataritza plan berezia landu eta garatzea
3.1.2
Iztieta-Ondartxoko hiltegia birgaitzea (Hibaikarentzako instalazioak + auzo- ekipamendua)
3.1.3
Iztieta-Ondartxo merkataritza ikuspegitik biziberritzeko Hazitegi proiektua martxan jartzea
3.1.4
Galtzaraborda Plana garatzen hastea: parkea eraldatzeko proiektua idaztea, bizilagunekin batera
3.1.5
Agustinak: lanbide sortzaileen poloa martxan jartzea
3.1.6
Torrekua berria martxan jartzea: teknologia libreak + ekonomia soziala
3.1.7
Zumardia berrantolatzeko proiektu egokia lantzeko ideien-lehiaketa egitea
Krisi klimatikoak bidegurutze baten aurrean kokatu gaituela jakitun, jasangarritasunerako bidean anbizio handiko pausoak emango ditugu, gure jarduna planeta bizigarri batekin bateragarri egiteko.
3.2.7
Energia-soluzioak, berriztagarriak eta komunitarioak martxan jarraitzea jarraitzea
3.2.8
Oiartzun ibaia: 0 isurketa bermatzea
3.2.9
Hondakinen bilketa-politikan sakontzea: ekoizle handien eta altzarien bilketa hobetzea
3.2.9
Landa garapena. Elikadura subirautza. Landa- eremuko plan berezia landu eta garatzen hastea.
3.2.10
Hiri-garraio publikoa elektrifikatzen hastea
Herria bertan bizi diren herritarrek osatzen dute. Horregatik, udal jarduna herritarrekin batera garatzea funtsezkoa da, ahalik eta modu parte-hartzaileenean, hiri bat den ehun delikatua sare indartsua bihurtzen delako herritarrak bertan gertatzen denarekin konprometitzen direnean.
4.1.1
Landa-eremuko zinegotziaren figura sortzea, landa-eremuko premiei zeharkako begiradarekin erantzuteko
4.1.2
2050 etorkizuneko herri-proiektua zehaztea, herriko eragile eta herritarren parte hartzeko prozesu baten bidez
4.1.3
Auzo-elkarteen lan-mahai bateratua sortzea eta dinamika berria abiatzea, auzoetako elkarteekiko dinamika kualitatiboki hobea izan dadin sustatuz
4.1.4
Agintaldirako Planaren segimendurako Herri Behatokia sortzea eta bideratzea

Fitxategiak