Olentzero eta Mari Domingiren gutuna jasotzeko aukera izango dute haurrek

Aurten ere, Euskal Herriko haurrek Olentzerok eta Mari Mari Domingik idatzitako gutuna jaso ahal izango. dute gaurtik aurrera. Eskaera Herri Bizia webgunetik egin daiteke jada eta berak zehaztutako posta elektroniko helbidean jasoko du eskatzaileak mezu pertsonalizatua. Badira urte batzuk Udalak ekimen hau martxan jarri zuela eta ordutik ehundaka gutun bidali dituzte herriko mugak gaindituz. Abenduaren … Jarraipena

Piroteknia erabiltzeko arauak gogoratu ditu Errenteriako Udalak

Jai egun hauetan, istripuak prebenitzeko eta herritarren segurtasuna bermatzeko helburuarekin, Errenteriako Udalak gogorarazi nahi ditu piroteknia erabiltzeko murrizketak. Su artifizialekin eta petardoekin lotutako arriskuei erantzuten die neurriak. Udalak bizikidetzarako deia egin du eta datozen egunetan ingurukoekiko errespetuz jarduteko eskatu du, jakina delako badirela horrelako zaratekiko hipersensibleak diren pertsonak eta etxeko animaliei ere eragiten dielako. Udalak … Jarraipena

Osakidetzak aintzat hartu du Lartzabalen lehen arretako osasun-zentro bat jartzeko Oiartzungo eta Errenteriako udalek modu bateratuan egindako proposamena

Argazkian: Aizpea Otaegi, Errenteriako alkatea, eta Joana Mendiburu, Oiartzungo alkatea Oiartzungo eta Errenteriako udalek proposamen bateratua aurkeztu diote Osakidetzari, bi udalerrien arteko mugan dagoen Lartzabal auzoan lehen arretarako osasun-zentro berri bat martxan jartzeko. Egun bertan dagoen bigarren mailako arretako anbulategia aprobetxatzea planteatzen dute, horretarako beharrezkoak diren eraikuntza edo eraberritze lanak eginda, bi udalerrietako biztanleen osasun-arretaren … Jarraipena

Errenteriako Udalaren adierazpen instituzionala, Barakaldon jazotako indarkeria matxistaren biktimaren erailketa salatzeko

Barakaldon emakume batek jasan duen azken erailketa matxistaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du gertatutako erailketa matxista eta zero tolerantzia adierazten du eraso matxista guztien aurrean. 2.- Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu emakumeok indarkeria matxistarik … Jarraipena

Alokairuko 500 etxebizitza babestu eraikitzeko lursailak eskaini dizkio Udalak Eusko Jaurlaritzari

Positiboki baloratu du Udalak, Eusko Jaurlaritzak Errenterian alokairuko etxebizitza babestua eraikitzeko egindako apustua eta eskatu dio bat egin dezala Errenteriako Udalak horretarako aurreikusi dituen lurrekin Errenteriako Udalak hiru urterako etxebizitza plana onartu zuen eremu tentsionatuaren izendapenaren testuinguruan. Planean jasota dagoen bezala, etxebizitza larrialdiari erantzuteko erakundeen arteko gobernantza partekatua eta etxebizitza politiken lerrokatzea funtsezkoa da. Testuinguru … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da

Asteartean, hilak 23an, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2025eko azaroaren 25an ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. 2025eko abenduaren 02an ez ohiko bilkurari dagokion akta … Jarraipena

Beraun kalea eraberritzeko lanak amaitu dira

Errenteriako alkateak eta Hirigintzako zinegotziak, auzokideen ordezkariekin eta udal teknikariekin batera, bisita bat egin dute Beraun kalean egin diren hiri-berroneratzeko esku-hartzeen emaitza ikusteko. Espazio zabal hori birsortzeko proiektua 2022. urtearen amaieran hasi zen, eta egindako plangintzaren arabera, hiru fasetan garatu da. Lehen fasean, 63 ibilgailurentzako lur gaineko aparkaleku berri bat sortu zen eta gerora horri … Jarraipena

Errenteria, Lezo eta Pasaiako alkateek portuagatiko zerga konpentsazio berezia eskatu dute Batzar Nagusietan

• 2027ko urtarriletik aurrera zerga berezia martxan egoteko konpromisoa hartu du EAJko bozeramaileak Errenteriako, Lezoko eta Pasaiako alkateek, Aizpea Otaegi, Mikel Arruti eta Teo Alberro, hurrenez hurren, interbentzioa egin zuten atzo Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ogasun eta Finantza Batzordean, Pasaiako Portuaren eraginpean dauden udalerriek pairatzen dituzten afekzioen berri eman, eta neurri fiskal eta ekonomiko zehatzak eskatzeko. … Jarraipena

Errenteriako Udalak hasiera eman dio Barandiaran parkeko obren bigarren faseari

Errenteriako Udalak irailean hasi zuen parkeko obren lizitazio prozesua, beharrezko baimenak lortu ostean. Azaroaren amaieran Moyua enpresari esleitu zitzaizkion parkea eraikitzeko lanak. Kontratua sinatu zenetik, udal teknikariak, obra zuzendaritza eta enpresa eraikitzailea lanean aritu dira obren hasiera azkartzeko, eta horretarako behar den dokumentazio guztia prestatu dute. Gaur bertan sinatu dute obraren hasiera eta aste honetan … Jarraipena

Errenterian arau-hauste penalek %11,5 egin dute behera 2025ean

Gaur elkartu da Udaleko segurtasun mahaia eta azken hilabeteetako bilakaeraren balantze positiboa egin dute. Ohiko dinamikari jarraituz, gaur bildu da Errenteriako Segurtasun Mahaia. Bertan, Ertzaintzak eta udaltzaingoek ezagutu dituzten delituei buruzko orain arteko balantzea egin dute, udalean ordezkaritza duten alderdi guztietako kideek udaltzaingoarekin batera. Urtarrila eta iraila artean izandako arau-hauste penalen bilakaera aztertu dute, 2024ko … Jarraipena

Udalak harrera instituzionala egin die Kolonbiako komunitate iheslarien delegazio bati, Freytter elkarteko kideei eta Kolonbiako kontsulari Euskal Herrian

Errenteriako Udalak harrera egin die gaur goizean Kolonbiako komunitate iheslarien delegazio bati, Kolonbiako kontsulari Euskal Herrian, eta Jorge Adolfo Freytter Romero elkarteko kideei. Elkarte horrek laguntza ematen dio Euskal Herrian bizi den Kolonbiako komunitate iheslariari eragin politikoa, memoria historikoa eta giza eskubideen defentsa sustatzeko ekintzen bidez. Errenteriako Udalaren izenean, Aizpea Otaegi alkatea eta Yolanda Martín … Jarraipena