Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da

Asteartean, hilak 17an, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2024ko azaroaren 26an ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 3107tik … Jarraipena

Olibet-Etxe Berrietan aparkalekua eraikitzeko proiektua aurkeztu du Udalak, ADIFekin akordioa lortu ostean

Olibet-Etxe Berriak auzoan kokatuta dagoen RENFEko geltokiaren ondoan, ADIFeko lurretan, egingo den aparkalekuaren xehetasunak aurkeztu ditu gaur Errenteriako Udalak ADIFekin proiektuaren inguruko akordioa lortu ostean. Horrela agintaldi planean jasotako proiektu hau 2025ean zehar garatzea aurreikusten da eta 1.056.000€ko aurrekontua izango du. Orotara 60 aparkaleku berri irabaziko ditu herriak eta gainera trenbidearen ingurua hobetzeko bestelako lanak … Jarraipena

Olentzero eta Mari Domingiren gutuna jasotzeko aukera izango dute haurrek

Aurten ere, Euskal Herriko haurrek Olentzerok eta Mari Mari Domingik idatzitako gutuna jaso ahal izango. dute gaurtik aurrera. Eskaera Herri Bizia webgunetik egin daiteke jada eta berak zehaztutako posta elektroniko helbidean jasoko du eskatzaileak mezu pertsonalizatua. Badira urte batzuk Udalak ekimen hau martxan jarri zuela eta ordutik ehundaka gutun bidali dituzte herriko mugak gaindituz. Abenduaren … Jarraipena

Etxebizitza Mahaia adostu eta martxan jarri du Errenteriako Udalak

Etxebizitza Mahaiaren lehenengo bilera Etxebizitza Planaren jarraipena eta koordinazioa egiteko sortutako mahai espezifiko honetan, udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiak daude ordezkatuta. 2024ko otsailaren 6an, Errenteriako Udalak Tokiko Gobernu Batzordean onartu zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea Errenteria Etxebizitza Merkatu Tentsionatuko Eremu izendatzeko. Eskaera formala egin ahal izateko, udalerriaren errealitatearen diagnostiko xehatua eta 3 urterako Etxebizitza Plana … Jarraipena

Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, emakume batek Errenteria eta Lezo artean jasandako erasoaren aurrean

Asteburuan emakume batek Errenteria eta Lezo artean jasan duen erasoaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du Errenteria eta Lezo artean emakume batek jasan duen erasoa eta zero tolerantzia adierazten du eraso matxista guztien aurrean. 2.- Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta … Jarraipena

Errenteriako Kulturarteko Elkarbizitzarako II. Plan Estrategikoa onartu du Udalak

2019an eratu zen aniztasunean oinarrituriko herritar bizikidetzarako lehen Plan Estrategikoa. Helburu hauxe zuen: herrian bizikide diren askotariko kulturen arteko elkarbizitza bilatzea. Orain, Errenteriako Kulturarteko Elkarbizitzarako II. Plan Estrategikoa 2024-2029 definitu du Udalak, ikasitakoa oinarritzat hartuta eta kulturartekotasunaren aldeko eredu bat sustatzeko. Plan honek norabide partekatu bat emango dio Udalari, hurrengo urteetan kultura aniztasunaren aldeko politiketan … Jarraipena

Euskararen Egunaren harira Errenteriako Udalaren erakunde adierazpena

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Eusko Jaurlaritzak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, EUDELek eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek egindako manifestua aho batez babestu dute Errenteriako udal talde politiko guztiek. Jarraian irakur daiteke manifestua: Bat, bi…ehun! Euskararen geroa ehunduz Euskararen Nazioateko Eguna 2024 Euskararen ehuntze-komunitatea. Etenik gabe ekinean dabilen euskararen eragile nagusia Bat, eta bat, eta bat, … Jarraipena

Pasaian jazotako erailketa matxistaren inguruko erakunde adierazpena adostu du Errenteriako Udalak

Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, Pasaian jazotako indarkeria matxistaren biktimaren erailketa salatu eta gertaera honen aurrean mugimendu feministak Pasaian deitutako kontzentrazioarekin bat egiteko Pasaian emakume batek jasan duen azken erailketa matxistaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du atzo Pasaian … Jarraipena

Giza Eskubideen jardunaldien X. edizioak herritar orori zuzenduriko programa zabal a eskainiko du ‘Urraketak argira’ eramateko

Aurten, hamargarren urtez jarraian, abenduaren 10eko Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu nahi du Errenteriako Udalak. Urtero bezala, gogoan hartuko du 1948an Nazio Batuen Batzar Nagusiak onartutako Giza Eskubideen Adierazpena, eta, aldi berean, haren urraketak salatu nahi ditu. Hala, «Urraketak argira» lelopean, hortxe jarriko da arreta: urraketetan, eta horien biktima direnengan. Izan ere, halakoak argira ateratzea … Jarraipena

2025eko aurrekontuetarako akordioa lortu dute Udal Gobernuak eta EAJk

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Eneko del Amo, Ogasuneko zinegotzia; Maite Gartzia, alkateordea; Aizpea Otaegi, alkatea; eta Elixabete Murua, EAJren bozeramailea. Gaur arratsaldeko udalbatzan bozkatuko dira 2025. urterako udal aurrekontuak. 67,9 milioi euroko aurrekontua izango da, iazkoa baino %2,43 handiagoa eta lau erronka nagusiri erantzun nahi zaie hauen bidez: Hiria berroneratzeko proiektuak areagotzea, babes soziala handitzea, trantsizio … Jarraipena