Udal Gobernu Taldeak 2025erako ordenantza fiskalen proposamena aurkeztu du

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Maite Gartzia, alkateordea; Aizpea Otaegi, alkatea; eta Eneko del Amo, Ogasun zinegotzia • % 2,6ko eguneratzea aplikatzea proposatu dute, egungo KPIari lotuta • Fiskalitate justuago baten bidean pauso berriak jasotzen ditu proposamenak, progresibitatea prezio publiko gehienetan ezarriz • Proposamenak, gainera, hobari eta izozte sorta bat jasotzen du, besteak beste, trantsizio ekologikoa, tokiko … Jarraipena

Eusko Jaurlaritzak eremu tentsionatu izendatu du Errenteria, eta izendapen hori lortu duen Euskadiko lehenengo udalerria izango da

Argazkian: Aizpea Otaegi, Errenteriako alkatea, eta Denis Itxaso, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua • Hartuko diren neurriek alokairuen prezioak mugatzea, amaitzen diren kontratuentzat urtebeteko hiru ezohiko luzapen ezartzea eta edukitzaile handientzat muga indartuak ezartzea ahalbidetuko dute, besteak beste. • Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendaren sailburua jabetzen da ekimena “udalerriak etxebizitzaren merkatuan krisi bati aurre … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, Udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://staging.errenteria.cloud/udalbatza/ Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2024ko uztailaren 16ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 1779tik … Jarraipena

Aste honetan hasiko dira Barandiaran parkea eraikitzeko lanak

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Eneko del Amo, Hirigintza zinegotzia; Espe Arangoi Iparragirre, Pontikako Auzo Elkartearen izenean; eta Aizpea Otaegi, alkatea. Pontikako aparkaleku berria ireki eta martxan jarri ondoren, aste honetan abiatuko dira Barandiaran parkea eraikitzeko lanak. Auzoaren eskaera historikoa gauzatzea 2023-2027 agintaldi planean jasota dago eta eraikitzeko lanek hiru fase izango dituzte orotara. Zehazki lehenengo fasea … Jarraipena

Atlantikaldiak eta Jaizkibel Igoerak trafiko aldaketak eragingo dituzte ostegunetik aurrera

Atlantikaldia eta Jaizkibel Igoera direla eta, Udaltzaingoak hainbat neurri hartu ditu trafikoaren inguruan, ostegunean hasi eta igandera arte luzatuko direnak. Bestalde, ostiral eta larunbatean gaueko hiri autobus zerbitzua (Urbanoa) egongo da. Aparkalekuei buruzko neurriak Ezin izango da leku eta ordu-tarte hauetan aparkatu: • Panierreko aparkalekuan, irailaren 18ko 6:00etatik 22ko 20:00etara. • Astotokiko aparkalekuan eta Nafarroa … Jarraipena

Aldakoneako bigarren solairua herritarrentzat irekita egongo da arratsaldez gaurtik aurrera

Astelehenetik ostiralera 16:00etatik 19:30era Aldakonea eraikineko bigarren solairua herritarrentzat irekita egongo da gaurtik aurrera. 2. solairurako sarrera alboko aldapatik egingo da. 1. solairutik igogailuan igotzeko aukera ere egongo da edo bestela oinez, kanpoko eskaileretatik. Espazioan honako zerbitzu hauek eskainiko dira: elkartzeko bi bilera gela, Isilgunea ikasi, irakurri edo lanak egiteko, Familia Txokoa, ordenagailu parea nabigatu … Jarraipena

Bilbon jazotako erailketa matxistaren inguruko erakunde adierazpena adostu du Errenteriako Udalak

• Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, Bilbon jazotako indarkeria matxistaren biktimaren erailketa salatu eta gertaera honen aurrean mugimendu feministak Errenterian deitutako kontzentrazioarekin bat egiteko Bilboko Santutxu auzoan emakume batek jasan duen azken erailketa matxistaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten … Jarraipena

Pontikako aparkaleku berria martxan da eta irailaren 16tik aurrera TAO gunea irekiko da

Argazkian: Aizpea Otaegi alkatea eta Eneko del Amo Hirigintza zinegotzia. Pontikako aparkaleku berria errealitate bat da jada. Eraikina amaituta dago eta esleipendunak atzo hasi ziren 50 urterako emakida-kontratuak sinatzen. 4 urterako alokairu-kontratuak datorren astelehenetik, irailaren 16tik, aurrera sinatuko dira. Egun horretan txandakako aparkalekuak ere jarriko dira martxan, TAO-erregimenean. Horrela, aurreikuspena da irailaren 23ko astean aparkaleku … Jarraipena

Algunos servicios e instalaciones municipales retomarán el horario habitual el 9 de septiembre

Coincidiendo con el comienzo de curso, a partir del 9 de septiembre, los servicios e instalaciones municipales tendrán su horario habitual: ZU! Servicio de atención ciudadana Oficinas del ayuntamiento: Lunes: 7:30-14:00 Martes y jueves:7:30-19:00 Miércoles y viernes: 7:30-15:00 Para realizar trámites por la tarde será necesario solicitar cita previa. Por las mañanas es opcional. La … Jarraipena

Hainbat udal zerbitzu eta instalazio ohiko ordutegia itzuliko dira irailaren 9an

Ikasturte hasierarekin batera, hainbat udal zerbitzu eta instalazio ohiko ordutegia izango dute, irailaren 9tik aurrera: ZU! Zure Udala arreta zerbitzua Udaletxeko bulegoak: • Astelehenetan: 7:30-14:00 • Astearte eta ostegunetan: 7:30-19:00 • Asteazken eta ostiraletan: 7:30-15:00 Arratsaldetan tramiteak egiteko gomendagarria da hitzordua hartzea. Aurretiko hitzordua telefono bidez eska daiteke 010 eta 943 449 600 zenbakietan eta … Jarraipena