Errenteriako udal igerilekuek amaiera emango diote udako denboraldiari

Ikasturte hasierarekin batera, Beraungo eta Fanderiako igerilekuetako udako denboraldia irailaren 8an, igandean, amaituko da. Hortaz, irailaren 9tik aurrera, neguko ordutegia martxan hasiko da udal kirol instalazioetan. Fanderiako kiroldegia Irailaren 9tik 22ra bitartean, Fanderiako instalazioa itxita egongo da, Osasun Araudia betez, dagokion “geldialdi teknikoa” egiteko, garbiketa eta mantentze-lanak burtzeko, igerilekuko hodiak erabat hustu eta garbitzeko, legionelosia … Jarraipena

Koldo Mitxelena XVII. Ikerketa Bekan (2024) Errenteriako emakumeen partaidetza soziopolitikoari buruzko ikerlanak aurkezteko epea zabalik da

Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren 2024ko deialdia abian da. Aurtengo gaia ‘Emakumeen parte-hartze soziopolitikoa Errenterian XX. eta XXI. mendeetan’ izango da. Lan bakarra aukeratuko da, eta eskaerak bidaltzeko epea irailaren 1etik urriaren 15era bitartean egongo da zabalik. Bekaren zuzkidura 15.000 eurokoa izango da eta honen iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita. … Jarraipena

Bizi Errenteria bonuak etxe guztietara iristen hasi dira, 6. kanpainan

• Bonuak Errenteriako etxeetan jasoko dira eta irailaren 2tik abenduaren 11ra izango dira erabilgarri. Bakoitzarekin, 10 euro edo gehiagoko erosketan 5 euroko hobaria eskuratuko da. • Gazteen artean herrian erosteko ohitura sustatzeko helburuz, bonu gehigarriak jasoko dituzte 18 eta 35 urte arteko gazteek. • Udalak ia milioi erdi euro bideratu ditu kanpaina honetara. Gaurtik, irailaren … Jarraipena

Makinaria aldaketa dela-eta Sorgintxulo kaleko igogailua zerbitzuz kanpo egongo da bi hilabetez

Datorren astelehenean, irailaren 2an, Sorgintxulo kaleko igogailuaren makinaria aldatzeko lanak hasiko dira; ondorioz, igogailua zerbitzuz kanpo egongo da bi hilabetez. Sorgintxulo kaleko igogailu hidraulikoa funtzionamendu arazoak ematen hasi da. Herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko, igogailua behin betiko funtzionatzeari utzi baino lehen aldatzea erabaki du Udalak. Neurri honek igogailuaren ordezkapen prozesua azkartuko du; izan ere, … Jarraipena

Udal kirol instalazioetako tasak irailean eguneratuko dira

Udal kirol instalazioen erabiltzaileek ordaintzen dituzten tarifak aldatzea onartu du Errenteriako Udalak. Aldaketa hau onetsi da kostuen igoera konpentsatzeko eta, gaur egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta, horiek ere udal kirol zerbitzuei eragiten baitiete. Tarifek %2,6ko igoera izango dute 2024ko irailaren 1etik aurrera. Proposamen hau Galtzarabordako kiroldegian, Fanderiako igerilekuetan eta Beraungo igerilekuetan ematen diren zerbitzuetan aplikatuko … Jarraipena

Oraindik ere plaza libreak dira Errenteriako Udalak eta EHUk antolaturiko etorkizuneko hiri eta herri desiragarriei buruzko udako ikastaroan

‘Etorkizuneko hiri eta herri desiragarriak: mapa bat utopiarako’ ikastaroa etorkizun bizigarrietan, gobernantza ereduetan eta gizarte mugimenduetan interesa duten pertsonei zuzenduta dago. Ikastaroa Errenteriako Agustinak Zentroan egingo da irailaren 6an, aurrez aurre zein online. Errenterian erroldatutako pertsonek ikastaroa doan egin dezakete. Errenteriako Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroek, elkarlanean antolaturiko ‘Etorkizuneko hiri eta herri desiragarriak: … Jarraipena

Trafiko mozketak egongo dira larunbatean Donostiako Klasikoa dela-eta

Donostiako Klasikoa txirrindularitza proba dela eta, Udaltzaingoak trafikoaren gaineko zenbait neurri ezarri ditu larunbaterako, abuztuaren 10erako: Nafarroa etorbidea, Lartzabaleko biribilgunetik Galiziako biribilgunera (Niessen) eta azken biribilgune horren eta Lezoko biribilgunearen arteko zatia itxita egongo dira, gutxi gorabehera, abuztuaren 10eko 15:00etatik 17:00etara. Beharrezkoak ez diren itxaronaldiak saihesteko, gidariei eskatzen zaie ordutegia kontuan har dezatela eta ordezko … Jarraipena

“Herrikoiak, anitzak eta seguruak” izan diren Madalenen balorazio positiboa egin du Gobernu Taldeak

Bukatu dira 2024ko Madalenak eta udal Gobernu Taldeak jaien balorazioa egin du. Oro har, giro alai eta onean garatu dira aurtengo Madalen-jaiak, eta Gobernu Taldeak, lehenik eta behin, bere ahalegin eta konpromiso nekaezina eskertu nahi izan die Jai Batzordeari eta jaiak antolatzen parte hartu duten elkarte, eragile eta pertsona guztiei. Beraien lana ezinbestekoa da jaiak … Jarraipena

Madalenetako oroigarria jaso du DYAk, eta sariak Blancok eta Nogueirak

Maldalen jaiak ofizialki hasi gabe badaude ere, programaren lehen aleak gertatzen joan dira aurreko egunetan; tartean, jaietako omendua den DYA-ren aintzatespen ekitaldia. Bertan, omenduak oroigarria jasotzeaz gain, kartel lehiaketaren irabazleek ere euren sariak jaso zituzten. Euskorleans Band eta Kukaiko dantzariek girotu zuten ekitaldiaren sarrera tartea, Naroa Iturri aurkezleak ekitaldiari paso eman zion bitartean. Ekitaldia bera, … Jarraipena

Madalenak 2024: trafiko aldaketak eta beste hainbat informazio praktiko

Madalenak direla eta, honako aldaketa hauek egongo dira trafikoan eta zenbait zerbitzutan: TRAFIKO MOZKETAK – Touring etorbidea uztailaren 18ko 08:00etan trafikorako moztuta egongo da barrakak instalatzeko, eta uztailaren 28an irekiko da berriro. – Nafarroa hiribidea uztailaren 20ean moztuko da, 19:00etan, Galizia (Niessen) eta Santa Klara biribilguneen artean, postuak muntatzeko. HIRI BARRUKO ETA HIRI ARTEKO GARRAIORAKO … Jarraipena