Aurtengo Madalenetan ere, ‘Ez bazaude eroso, erasoa da’ lelopean, indarkeria matxistarik gabeko jaien aldeko neurriak hartu ditu Udalak
Emakumeek eta LGTBI+ pertsonek bizitzako eremu guztietan, eremu publikoan barne, eta bereziki jai eta aisialdi testuinguruan pairatzen dituzten diskriminazio egoerez eta erasoez jakitun, Udalak neurriak hartu ditu indarkeria matxistarik gabeko Madalenen alde. Horretarako, mugimendu feministako kideekin, jai batzordeko zenbait eragilerekin eta Ostari ostalarien elkarteko ordezkariekin egindako kanpaina hartu da abiapuntutzat, Ez bazaude eroso, erasoa da … Jarraipena
