Datorren astean hasiko dira Gabierrota pasealekua berrurbanizatzeko lanak

Simulazioa Aurtengo urtarrilean jarri zen abian Gabierrota pasealekua berrurbanizatzeko obren lizitazio-prozesua. Behin prozesu hori ebatzita, berrurbanizatze-lanak datorren astean hasiko dira, eta 7 hilabeteko iraupena izango dute, gutxi gorabehera. Lan hauek Construcciones Moyua SLri esleitu zaizkio, 917.479,03 euroko zenbatekoan. Pasealeku seguruagoa, egonlekuak eta berdeguneak irabaziko dituena Gabierrota pasealekua Errenteriako oinezkoentzako gune garrantzitsuenetako bat da, 300 metro … Jarraipena

Astelehenean irekiko dira berriro Fanderiako igerilekuak

Argazkian: Aizpea Otaegi alkatea eta Leire Mazizior Kiroletako zinegotzia igerilekuen aurrean Fanderiako igerilekuko estalkia aldatu eta berritzeko lanak amaituta, igerilekua eta hidroterapia eremua betetzeko eta martxan jartzeko behar diren maniobrak egin dira aste honetan zehar. Horrela, datorren astelehenean, maiatzak 13, irekiko da berriz instalazioa. Fanderiako igerilekuko estalkia osorik eraberritzea erabaki zuen iaz Udalak, Fanderiako instalazioen … Jarraipena

Igandean trafiko mozketak egongo dira Itzulia Women dela eta

Itzulia Women 2024 lasterketaren hirugarren etapa maiatzaren 12an, igandean, Errenteriatik bitan igaroko dela eta, trafikoari buruzko hainbat neurri ezarri ditu Udaltzaingoak. Zirkulazioaren gaineko neurriak Lartzabal eta Galizia biribilguneen (Niessen) arteko Nafarroa etorbideko zatia eta azken biribilgune horretatik Lezoko biribilgunerainoko tartea ibilgailuen zirkulazioarentzako itxita egongo da maiatzaren 12an, igandea, 10:45etik 13:30era. Etena aurreratu daiteke, lasterketaren erritmoaren … Jarraipena

Hauteskunde mahaietako zozketa maiatzaren 10ean izango da

Datorren ostiralean, maiatzaren 10ean, 2024ko ekainaren 9ko Europako Parlamenturako hauteskundeen hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko zozketa publikoa egingo da. Goizeko 09:30ean izango da, Udaletxeko Pleno Aretoan egingo den Udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkura. Hautesleek ostiralean bertan, eguerdian zehar, kontsultatu ahal izango dute hauteskunde-mahaietarako kide gisa izendatuak izan diren webgune honetan: https://staging.errenteria.cloud/udala/udal-sailak-eta-azpisailak/idazkaritza-orokorra/2024ko-europako-parlamenturako-hauteskundeak/hauteskunde-mahaietako-kideen-inguruko-informazioa/

2023ko delinkuentzia datuen txostena argitaratu dute

Urtero bezala, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen datu bateratuak jasotzen dituen Euskal Poliziaren 2023ko delinkuentzia-memoria argitaratu da. Bertan, EAEko datuak lurraldeka desglosatuta jasotzearekin batera, udalerri nagusien datuak ere ageri dira, besteak beste, Errenteriakoak. Eskualdeko udalerrietako datuen azterketa zehatza egiteko, eskualdeko Ertzaintza eta udaltzaingoen arteko Koordinazio Batzordearen bilera egin zen pasa den martxoaren 19an. Bilera horretan parte hartu … Jarraipena

Donibane Lohitzunen jazotako erailketa matxistaren inguruko erakunde adierazpena adostu du Errenteriako Udalak

Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, Donibane Lohitzunen jazotako indarkeria matxistaren biktimaren erailketa salatu eta gertaera honen aurrean mugimendu feministak Errenterian deitutako kontzentrazioarekin bat egiteko Donibane Lohitzunen emakume batek jasan duen azken erailketa matxistaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, Udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://staging.errenteria.cloud/udalbatza/ Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2024ko martxoaren 26ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 745 … Jarraipena

Herritarrek parte hartzeaz eta gobernantzaz duten iritzia jaso nahi du Errenteriako Udalak

Herritarrekin dituen harremanen eta hauei eskaintzen dizkien zerbitzuen inguruko azterketa bat egiten ari da Errenteriako Udala. Instituzioa eta herritarrak gerturatu asmoz heldu dio ekimen honi, eta besteak beste herritarrek erantzuteko inkesta prestatu du. Hori dela eta, udal arduradunek herritar guztiak animatu nahi dituzte galdetegia erantzutera. Hamabi galdera dituen inkesta sarean zein paperean bete ahal izango … Jarraipena

3,9 milioi euro gehituko zaizkio 2024ko aurrekontuari agintaldi planeko proiektuak garatzeko

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Eneko del Amo, Ogasuneko zinegotzia; Aizpea Otaegi, alkatea, eta Maite Gartzia, alkateordea. 2023ko kontuak ixtearekin batera, gerakinaren zenbatekoa zehaztu du Udalak; hau da, aurreko ekitaldiko gastu eta sarreren arteko diferentzia zenbatekoa izan den. 2023a aurrezki garbiarekin eta diruzaintzako gerakin positiboarekin amaitu du Udalak. Bestalde, Udalak Finantzatzeko Gipuzkoako Foru Funtsaren 2023ko likidazioa ere … Jarraipena

Udalak partzela bat utziko dio Eusko Jaurlaritzari Altzaten, 39 etxebizitza publiko eraikitzeko

Udalerria Gune Tentsionatu izendatzeko eskaerarekin batera Errenteriako Udalak Eusko Jaurlaritzari aurkeztu zion Neurrien Plan Espezifikoak detektatutako desorekak zuzentzeko hainbat neurri jasotzen ditu, bai eta 3 urteko epean horiek garatzeko egutegia ere. Besteak beste, etxebizitza publikoak sustatzea garrantzi handiko gaia da, eta Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza eskatzen du. Ildo horretan, aipatutako planak 39 etxebizitza … Jarraipena